Haitiko lurrikara. 5 urte eta gero, aurrerapen garrantzitsuak haurrentzat
Haitiko haurren egoera dezente hobetu da erakunde eta lagun askoren lanari esker, baina oraindik asko dago egiteko lurrikarak herrialdea astindu zuela 5 urte pasa diren honetan.
Hondamendia gertatu zela 5 urte pasa direnean, UNICEFen egin dugun lan humanitarioaren azterketa txiki bat partekatu nahi dugu; eta erdietsi ditugun lorpen batzuk errepasatuko ditugu, betiere, Haitiko gobernuaren, aliatuen eta lagun konprometitu askoren laguntzarekin.
HaitI: AURRERAPENAK OSASUN ARLOAN
![](/sites/www.unicef.es/files/recursos/haiti_salud.jpg)
HaitI: AURRERAPENAK ELIKADURA ARLOAN
![](/sites/www.unicef.es/files/recursos/haiti_nutricion.jpg)
Milioi erdi ume baino gehiagok jaso zuten desnutrizioaren aurkako tratamendua hondamendia pasa eta hurrengo urtebetean. Lortu dugu erdira jaistea desnutrizio larria duten 5 urtetik beherako umeen kopurua, %10etik %5era, hain zuzen ere. Desnutrizio kronikoa, berriz, %29tik %22ra jaitsi da. Ia 500.000 amek eta euren haurrek jaso dituzte aholkuak elikadurari eta edoskitzeari buruz, komunitate mailan babesa emateko sortu diren 198 “haurren lagunen txokoetan”. Horrez gain, anemia ekiditeko bitaminak jaso dituzte arriskuan zeuden 500.000 emakume baino gehiagok.
HaitI: URA ETA SANEAMENDUA
![](/sites/www.unicef.es/files/recursos/haiti_agua.jpg)
Orotara, gutxi gorabehera, 196.000 pertsonek dute orain eskura, gutxienez, 10 litro ur edangarri egunean, UNICEFen laguntzarekin.
HaitI: HEZKUNTZA
![](/sites/www.unicef.es/files/recursos/haiti_educacion.jpg)
Haiti: babesa
![](/sites/www.unicef.es/files/recursos/haiti_proteccion.jpg)
Haurtzaroaren babesa bermatzeko marko juridikoa indartu da Haitin; horri esker, Haitiko umeen %73ak du jaiotza-agiria.
“Orain 5 urte gertatutako lurrikararen ezbeharra aukera bat da galdutakoari negar egiteko, baina baita lortu den guztia aitortzeko ere, eta horrela, gure esfortzua handitzeko egiteke dagoen guztia egin ahal izateko”, dio Marc Vicentek, UNICEFek Haitin duen ordezkariak. “Itxaropena da Haitirentzat etorkizun hobe bat lortzea, eta, ahaleginetan jarraitu behar dugu haur guztiengana iristeko”.