Haurrak izango dira klima aldaketaren ondorioz hunkituenak
Aldaketa klimatikoak gero eta pertsona gehiagorengan du eragina munduan. Baina badaude beroketa horren eraginak bereziki pairatuko dituztena: haurrak, pobrezia larrian bizi direnak batez ere.
Milioika haur bizi dira gaur egun aldaketa klimatikoaren ondorioetara oso ikusgai dauden tokietan. 500 milioi baino gehiago uholdeak jasatera oso emanak diren lekuetan daude eta 160 milioi inguru lehorteak gero eta ohikoagoak diren lurraldeetan bizi dira.
UNICEFen oso kezkatuta gaude aldaketa klimatikoak gaur eta geroko haurrengan izan ditzakeen ondorioengatik. Hori dela eta,Parisko Klima Aldaketaren Goi Bileran erabakiak hartzeko garrantzia azpimarratzen duen txosten bat eman dugu ezagutzera: A no ser que actuemos ya.
Kliman emango diren aldaketak lehorteak, uholdeak eta bero-boladak areagotuko ditu eta, era berean, haurrentzako mehatxu diren desnutrizioa, malaria edo sabelekoaere gehiagotuko dira.
"Berehala zerbait egiteko beharrizana erakusten dute zifra altuek", dio Anthony Lake, UNICEFeko zuzendari exekutiboak. "Gaur egungo haurrek ez dute erantzukizunik klima aldaketan baina berauek eta euren seme-alabek jasango dituzte eraginak. Eta, betiko legez, komunitate gutxietsienak izango dira mehatxu gehien edukiko dituztenak".
PARISKO GOI-BILERA: ALDAKETA KLIMATIKOA GELDITZEKO AUKERA
Munduko buruzagiek Parisen dute klima aldaketa geldiarazteko aukera eta beronek planetan izango dituen eraginak ere bai. Akordio batera heltzeko garaia eta momentua da, berotegi-efektua duten gasen emisioa txikitu, arazoaren erro nagusia, etaenergia garbi eta sostengarriak martxan jartzeko.
Ekintzak zenbat eta handizaleagoak izan, orduan eta haur gehiagok alde egingo dute arazotik. Hala eta guztiz ere, ekintzarako plana ezarri beharra dago dioxido karbonoko emisioen ondorioz orain arte kaltetutakoari ere aurre egiteko.
"Badakigu zer den egin beharrekoa aldaketa klimatikoak eragin lezakeen suntsipena gelditzeko. Ezer ez egitea onartezina litzateke", azaltzen du Lakek. "Gure planeta eta haurrei zor diegu".
ALDAKETA KLIMATIKOAK 'EL NIÑO'-REN ONDORIOAK OKERRAGOTUKO DITU
El Niño, aldizka ematen den meteorologi-fenomenoa, munduko metorologian eragin zuzena duena, ez da aldaketa klimatikoaren produktu bat. Hala ere, munduko beroketak bere ondorioak okerragotuko ditu, aurten oso suntsitzailea izatea espero delarik.
Datozen hilabete eta urteetan zikloi, urakan, lehorte eta beste erlazionaturiko fenomeno batzuk direla eta, krisi humanitarioek okerrera egingo dute. Hori dela eta da nahitaezkoa ekintzara igarotzea. Zenbat eta gehiago itxaron, orduan eta latzagoa eta zailagoa izango da etorkizuneko larrialdiei erantzuna ematea.