Haurren aldeko Astea Galiziako Irrati Telebistan
Aste honetan zehar eta abenduaren 17ra arte, Galiziako Irrati Telebista Konpainiak (CRTVG), UNICEFekin elkarlanean, haurren eskubideen inguruan sentsibilizatzeko kanpaina bat jarriko du abian: CRTVGren Haurren aldeko Astea.
Erakunde publikoak UNICEFekin 1993tik duen lankidetzan eta haurren eskubideen defentsaren aldeko konpromiso aktiboan aurrerapausoa eman du, haurrei buruzko albisteak, erreportajeak eta interesezko elkarrizketak emango baititu aste batean zehar. Galiziako herritarrei deia luzatuko diete ere, haurren desnutrizioaren aurkako ‘Egun 1 dohaintzan eman’ kanpainan lagun dezaten.
Ekimen horren helburua iritzi publikoahaur askok pairatzen duten egoera zailaren inguruansentsibilizatzea da, haur horieneskubideak ezin baitira egia bihurtu, batez ere elikaduraren eta nutrizioaren alorrean.
Ekimenari esker, gainera, Galizian hainbat alorretatik egiten diren ekintzen berri emango da; garapenerako kirola, hezkuntza eta parte-hartzea, besteak beste. TVG eta Radio Galega-k ahotsa emango die haurrei eta haur kalteberenen zein beren eskubideak lortzeko zailtasun gehien duten Galiziako nahiz mundu osoko haurren bizi-baldintzak hobetzeko egunero lanean diharduten pertsonei.
Parte hartuko duten TVGko saioak honako hauek dira: Bos Días, A Revista eta A Solaina albistegiak, Falámolo e Luar. Radio Galega-n, bestalde, haurrei buruzko edukia Convivir en igualdade, Galicia por diante eta A tarde saioetan emango da, baita albistegietan ere. Informazio gehiago CRTVGren webgunean aurki daiteke.
Xosé Ramón Gayoso, María Solar, Carlos Nuñez, David Bisbal eta Marta Sánchez-ek eskatuko diete Galiziako herritarrei kanpainarako babesa, haurren desnutrizioaren aurka egun bat dohaintzan emanez, AXUDA hitza idatzitako SMS bat bidal dezaten 28028 zenbakira.