Haurren Babeserako Lege Berria: kontuan hartzeko 6 kontu

Ordezkarien Ganberak Haurren Babeserako Lege aldaketa onartu berri du. Erreforma honetan UNICEFek, beste erakunde batzuekin batera, prozesuaren hasieratik lanean dihardu 2011 urteaz geroztik.

Estatuko gizartean azken bi hamarkadetan emandako aldaketak, 1996ko Legearen ezarpenean identifikaturiko ahuleziak eta eskualde desberdinen arteko irizpide batzuk harmonizatzeko beharrak, Adingabeen Babes Juridikoaren Legean eta beste lege batuzetan (11 legeraino) aldaketak ezartzeko beharrizana agerian utzi dute.Haurren Eskubideen Batzordeak Espainiari egindako eskaerak, uniformeki haurrentzako herrialde guztietan eskubideak bermatzeko eta umeen interes gorena indartzeko gidatzen den legediaren printzipio bezala, erreforma honen zati garrantzitsu izan dira.

Asko dira Haurren Babeserako Legean ezarri diren aldaketak, horietariko asko UNICEF Espainiako Batzordeak bultzatuak eta defendatuak. Aldaketa horien artean, hona hemen azpimarratu nahi izan ditugun 6 aspektu:

HAURRAREN INTERES GORENAK, GARRANTZIA GEHIAGO 

1- Haurraren interes gorenak zentzu berria hartzen du interes hori banakako kasu bakoitzean zehaztu behar baita eta prozesua zehaztu eta oinarrizko irizpideak ere banaka egin behar direlako. Horrez gain, haurrak entzunak izateko eskubidea indartzen da eta euren partehartzea eurekin zerikusia duten tokietan ere bai.

2- Indarkeriaren aurrean haurrak babestea beste hobekuntza esanguratsuetako bat da. Genero indarkeriaren biktimen haurrak ere biktimatzat hartuko dira aurrerantzean. Horrez gain, sexu-indarkeriarekin zerikusia duten helduek umeekin harremanetan egotea ekidin nahi da.

3- Adopzioen inguruan, jatorriko familiarekin hartu-emanetan egoteko neurriak zehazten dira. Bestalde, nazioarteko adopzioetan Gobernu zentralak bere parte-hartzea indartzen du adopziorako baldintza hobeak dituzten herrialdeen inguruko erabakietan.

4- Arrisku eta babesik gabeko egoerak arautu dira eta askoz zehatzago bilakatu. Guraso edo tutoreen pobrezia ez da haurren babesik gabeko egoera zehazteko arrazoi bakrra izango. 

5- Portaera arazoak dituzten haurren babeserako zentroen funtzionamendua arautzen da.

6- Aurreneko aldiz, legedian egingo den edozein aldaketak haurrengan izan dezakeen eragina neurtuko duten aurretiazko ikerketak derrigorrezkoak izango dira. 

ADOSTASUNEZKO LEGEA 

Oro har, UNICEFen Haurren Babeserako Legean egindako aldaketekin pozik gaude, herrialdeko arau-esparrua asko hobetzen baitute. Horrez gain, aldaketa gehienak adostasun eta gizarte partaidetzarekin onartuak izan dira.
 
Hala eta guztiz ere, oraindik badaude ahuleziak legean: batetik, aurrekontu esleipen eza ejekuzioa aurrera eramateko; bestetik, bakarrik dauden haur etorkinen babesari dagokienez, praktikan, nahiz eta hobekuntzak izan, haur horien eskubideak arriskuan jartzen dituzten oztopoak egoten jarraitzen dute.