Haurren Beharren, Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren inguruko Masterra
Instituto Universitario de Necesidades y Derechos de la Infancia y Adolescencia (IUNDIA) deituriko erakundeak, Haurren Beharren, Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren inguruko Masterraren 16. edizioa emango du (UAMeko Berezko Titulua).
Master honen helburua, profesionalen heziketaren bitartez haurren ongizatearen alde egitea da; kualifikazio handiko profesionalak, haurren aldeko politiketan adituak izango diren horiek,Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenarentestuinguruan behar eta eskubideen ikuspuntuko heziketa jasoko dute, horrela erakunde publiko zein pribatuetan, Estatu zein nazioarteko mailan, lan egiteko gaitasunak izango dituztelarik.
Masterrak, ikasleei gaur egungo gizartean haurren beharren eta eskubideen inguruko prestakuntza globala eta jakintza-alor anitzekoa eskainiko die, teorikoa zein praktikoa, etorkizunerako aurreikuspenak ere kontuan izanik, eta baita haurren aldeko garapenerako lankidetzaaztertuz.
UAMeko Berezko Titulu hau UNICEF Espainiarekin batera antolatzen da eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Gizarte Politika, Familia eta Haurtzaroaren arloko Zuzendaritza Nagusiaren, Madril-go Autonomi Erkidegoko Familia eta Gizarte Gaietarako Saileko Instituto Madrileño del Menor y la Familia-ren, Madril-go Autonomi Erkidegoko Agencia para la Reeducación y Reinserción del Menor Infractor (ARRMI) erakundearen eta Plataforma de Organizaciones de Infancia (POI) erakundearen laguntza du.
Aurretiko izen-emateko epea irailaren 5era arte luzatzen da.
Informazio gehiagorako: http://www.iundia.es/iundia-master/master-iundia.php