Haurren pobrezia Kongresuan
Datorren ekainaren 19an, Diputatuen Kongresuak haurren pobreziaren aurkako borroka legealdi honetan lehentasunezko gaia bilakatu dadila eskatzen duen Legezkoa ez den Proposamenaren inguruan eztabaidatuko du.
Legezkoa ez den Proposamena (LEP), talde politiko guztien (PP, PSOE, CiU, Izquierda Plural, UPyD, EAJ eta Talde Mistoa) proposamen bateratua da eta ondorioz, Kongresuak "legealdi honetan haurren pobreziaren aurkako borroko lehentasunezko gaia izan dadin konpromisoa hartzen du".
Ekimena Kongresuaren osoko bilkuran eztabaidatuko da, UNICEF Espainiak krisiak haurrengan duen eraginaren inguruko bere txostera aurkeztu eta ia hilabetera; bertan, haurren %26a baino gehiago pobrezia atalasetik behera bizi delaadierazten du.
haurrak eta familiak babestea: haurren pobrezia murriztea
LEParen testuak, Gobernuari zera eskatzen dio: 2013/2015 Gizarte Barneraketarako Nazio mailako Ekintza Plan (PNAIN gazteraz) bat sustatu dezala eta horren bitartez bidai orri bat zehaztu dezala, bertan "haurren eta familien babeserako estrategia antolatuz, haurren pobrezia murritzeko neurri eta helburuak sustatuz eta gizarte barneraketaren alde eginez".
Proposamenak, Europar Batzordeak 2020 Estrategia-ren testuinguruan eskatutako Informe Social Nacionaldeiturikoa egitea ere eskatzen du, "bertan haurren pobreziaren murrizketa lehentasunezko helburu gisa barneratzea eskatuz".
Azkenik, LEParen hirugarren puntuak ondokoa eskatzen dio gobernuari: "haurrekin harreman duten administrazio publiko desberdinek gauzatzen dituzten esku hartzeen kalitatea, koordinazioa, eraginkortasuna eta koherentzia sustatu dezala, batez ere haurren pobreziaren aurkako borrokari dagokionean".
haurtzaroak guztion konpromiosa izan behar du
Proposamenak, UNICEF Espainiak maiatzaren bukaeran aurkeztu zuen Infancia en España: el impacto de la crisis en los niños deituriko txostenak barneratzen dituen oinarrizko gaiak biltzen ditu; bertan, gure herrialdean lehen aldiz giza-talde pobreena haurrek osatzen dutela baieztatzen duten datuak aurkezten dira.
UNICEF Espainia-ko Presidentea den Consuelo Crespo-k zera azpimarratu du: "proposamen hau legebiltzarreko talde guztiek batera aurkeztu izanak duen garrantzia handia da, haurtzaroak guztion konpromisoa izan behar baitu, edonolako desberdintasunak gaindituz; erabaki nagusiak hartzerako orduan Espainia-ko giza-talde pobretuena osatzen dutenak kontuan izateko momentua da".
2,2 milioi haur pobreziaren atalasearean azpitik bizi da
Espainia-n ia 2, 2 milioi haur pobreziaren atalasearen azpitik bizi dira, krisi ekonomikoaren eragin handiena jasotzen duten giza-taldea osatzen dutelarik.
Haurren pobrezia, urteetan adingabeen %24aren inguruan egonkorturik egon dena, %26a gainditu du, 2011. urtean nazio mailako batezbestekoa ia bost puntutan gaindituz eta Bizi-Baldintzen Inkesta egiten denetik (2001) adin talde horretan ezezaguna izan dena.
UNICEF Espainia-k bere txostenean epe laburra baino haratago begiratzea beharrezkoa dela azpimarratzen du, horretarako aldioro hartzen diren erabakien gaurko zein etorkizuneko eragin posibleak sakonki aztertu behar direlarik. Honez gain, haurrengan inbertsioa babestea eta haurrei zuzenduriko politiken kalitatea, eraginkortasuna eta koordinazioa hobetzea ere eskatzen du UNICEFek.
Haurrentzako aukera berdintasuna babestea gai etikoa eta justiziazkoa izateaz gain, apustu estrategikoa eta eraldatzailea ere bada, gizartearen garapen jasangarriarentzako onuragarria izango dena. Alderantziz, ekintzarik ez gauzatzearen kostuak ondorio atzeraezinak izan ditzake epe ertain edo luzera.