“Haurrengan inbertitzen badugu, aurrerapenean inbertitzen dugu”
UNICEF Espainia-ko Presidentea den Consuelo Crespo-k, La infancia en Cataluña en el marco de la Convención: temas clave para el Pacto Haurren aldeko Itunaren inguruko eztabaidarako Jardunaldiaren hasierako hitzaldia eman zuen. 200 pertsonak parte hartu zuten eta ongi etorria Kataluniako Generalitat-eko Gizarte Ongizateko Sailburua den Josep Lluis Cleries-k eman zuen.
UNICEF Espainia-ko Presidenteak, gizartearen garapen handiagoa lortzeko haurrengan inbertitzeak duen garrantzia azpimarratu zuen. “Haurrengan inbertitzen badugu, aurrerapenean inbertitzen dugu”. “Haurren aldeko politikek, herrialdeetan ematen diren desberdintasunak murrizten lagundu behar dute, eta hori ekitatearekin egin behar dute", esan zuen.
Kataluniako Haurren Plataforma-k (PINCAT) antolaturiko ekitaldi honetan, UNICEFek Katalunian haurren eskubideen inguruko gai desberdinetan adituak diren pertsonei eskaturiko lau txostenen emaitzak aurkeztu zituen. Agiri hauek www.unicef.es/cat webgunean daude eskuragarri.
Kataluniako Haurren aldeko Ituna eztabaidatzen ari dira eta Kataluniako eragile politiko, sozial eta ekonomikoek azaroaren 20aren inguruan sinatuko dutela uste da,Haurren Munduko Eguneko ospakizunen barnean.