Hegoaldeko Sudan: haur eta amei arreta eskaintzeko erronka
Hegoaldeko Sudan-ek, osasun arreta eskaintzearekin harremana duten erronka askori egin behar die aurre, batez ere amei eta haurrei dagokienez. Erditzeen %19ak soilik jasotzen den kualifikaturiko langileen arreta, arriskuen handitzea sortzen duena.
Gainera, osasun arretarako sarbidean desberdintasun handia dago hiriguneetn eta landako guneen artean: landa guneetako emakume eta haurrak dira kaltetuenak.
“Hegoaldeko Sudan-eko amen heriotza tasamunduko altuenen artean dago", azaldu zuen Romanus Mkerenga-k, UNICEFek Hegoaldeko Sudan-en duen Osasun eta Nutrizio arloko Arduradunak. “Egunero hamasei ama hiltzen dira haurdunaldiko arazoen ondorioz. Heriotza hauek guztiak saihestu izango zitezkeen herditzeetan laguntzen duten langile prestatuak egongo baziren”.
“Erditzeko garaian emakumeek izaten duten arazo nagusia, garraio eza da”, azaltzen du Estrina Zacharia-k, estatuko hiriburua den Torit-eko ospitalean amagin gisa 16 urte lanean daramatzanak. “Urruti bizi direnak, oso ahul heltzen dira ospitalera. Batzutan haurra hilda dago amaren sabelean edota gure laguntzari esker bizirik jaiotzen da, eta amak oso ahul daude”.
kliniken kopuruak gora egiten du herrialde osoan
Egoera honen aurrean, UNICEFek prestakuntza eskaintzen die osasun arloko langileei, osasun arloko tresneria eta emakumeek bidaiatu ahal izateko behar duten garraioa ere eskaintzen du.
“Herrialde osoan klinika prenatalen kopuruak gora nola egin duen ikusi dugu”, dio Mkerenga-k. “Osasun arloko langileen kalitatea hobetzen doa, baita hornigaien, eta sendagaien banaketa, eta amei osasun arloko arreta jasotzeak duen garrantziaren inguruko prestaketa ere hobetuz doa”.
Biztanleei oinarrizko osasun arreta ematea, bereziko landako guneetan, Hegoaldeko Sudan-en ematen den amen heriotza tasa altua murrizteko modu bakarra da: herrialdearen etorkizuna, haurren eta beraien amen osasun eta biziraupenaren menpe dago.
Lugina Michael-ek osasun arreta jasotzeko torit-era nola heldu zen kontatzen du
Lugina Michael , estatuko hiriburua den Torit-etik 80 kilometrotara dagoen mendialdeko eskualdekoa da. Gune horretara heltzeko modu bakarra lurrezko pista baten bitartez da, familia pobreei garraioa oztapatzen zaielarik.
Michael Torit-eko ospitalera heldu zenean, oso egoera larrian zegoen eta amaginek zesarea egin beharko ziotela uste zuten.“Etxean minekin egon nintzen bost egunetan zehar”, kontatzen du. “Azkenean ibilgailu bat aurkitu genuen eta egunean bertan ekarri ninduten. Heldu nintzenean ez nekien zer ordu zen ezta zer gertatzen zitzaidan”.
Eskualdeko beste osasun zentroetan gertatzen ez den bezala,Torit-eko ospitaleak ama eta haurren osasunerako sail bat du eta zerbitzu integralak eskaintzen ditu, hala nola arreta prenatala, immunizazioa, GIB/HIESaren frogak eta aholkularitza, edota amagandik seme-alabenganako GIBaren transmisioa prebenitzeko zerbitzuak.
UNICEFek ospitalari laguntza eskaintzen dio, amaginak prestatuz, eraikin berrien eraikuntzan lagunduz eta txertoak bezalako oinarrizko hornigaien banaketarekin.