Hezkuntzaren aldeko munduko ekintza-astea

Hezkuntza funtsezko giza eskubidea da eta garapen bidean dauden herrialdeetako haurren bizi baldintzak hobetzen eta pobreziaren gurpil zoroa errotik ateratzen laguntzen du. Baina 67 milioi haurrek ezin dute lehen hezkuntzako eskolara joan, horietako gehienak Sahara hegoaldeko Afrikan eta hegoaldeko Asian daudelarik.

Hezkuntzaren aldeko Mundu-Kanpaina-k (CME),Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza-Asteajarri du abian eta gobernuei zein nazioarteko erkidegoarilehen haurtzaroan hezkuntza eta arreta bermatzeko hitza mantendu dezatela eskatu du.

Nazio Batuen Garapenerako Milurteko bigarrenHelburua (lehen hezkuntza unibertsala) lortzeko epea bukatzeko soilik hiru urte geratzen direnean, 2012. urtean Hezkuntzaren aldeko Mundu-Kanpaina (CME) hezkuntza goiztiarra eskuragarri izateko eskubidearen defentsa aldarrikatzen du, hau da 0 eta 8 urte bitartean.

Saskibaloi jokalaria eta UNICEF Espainia-ko Enbaxadorea den Pau Gasol-ek ekimen honekin bat egin du, berriro ere haurren eskubideekiko duen konpromisoa agertaraziz. 2010ean Gasol-ekEl Proyecto de Pau ekimena abian jarri zuen eta bertan haur guztientzako hezkuntza bultzatzen du, bereziki haur kalteberenei dagokienez. UNICEFen Enbaxadoreak ondokoa azpimarratzen du: "zero eta bost urte bitarteko adin tartea da haur baten garapenerako kritikoena. Aukera egokiak ez badizkiegu ematen, beraien bizitzetan eragin negatiboa izan dezake". Gasol-ek hezkuntzaren inguruan hitz egin du podcastbatean.

IRUDI HANDIA

Eskubideak hasieratik. Hezkuntza goiztiarrak eta kalitatezkoaren alde lelopean, CME-k "Irudi Handia" gauzatzea proposatzen du; hau da, "lehen hezkuntzan arreta izateko eta hezkuntzarako eskubidea" oinarri hartuta haur, gazte eta helduek partekatu nahi dituzten irudi (argazki, marrazki, etab.) guztiek osotuko duten collage handi bat egitea.

Irudien bitartez, beraientzat hezkuntza zer den edota eskolan izandako esperientziaren bat gogoratzea eta hori adieraztea bilatzen da, eta irudi horiei arlo bakoitzeko ordezkari politikoei zuzenduriko mezuak gehitzea eskatzen da, bertan lehen haurtzaroaren hezkuntzarako eskubidea errespetatzeko beharrezkoak diren baliabideak jar ditzatela eskatuz.

Parte hartzea oso erraza da, Espainiako Hezkuntzaren aldeko Mundu-Kanpaina- renwebgunearen bitartez: http://www.cme-espana.org/

CME GKE-ek, hezkuntza arloko sindikatuek, ikastetxeek eta gizarte mugimenduek sorturiko nazioarteko koalizioa da. Guztiak 2000. urtean Dakar-en ospatu zen Goi bileran adostutako konpromisoen betetze osoa eskatzearekin ados daude, bertan nazioarteko erkidegoak hezkuntza eskuragarri izatea bermatzeko konpromisoa hartu baitzuen.

Pau ETA HEZKUNTZA

Haurren eskubideeneta Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza-Astearen alde egitearekin, Pau Gasol-ek berriro ere "mundu guztiak haurtzaroa lehentasun bilakatu beharko lukeela" adierazi nahi izan du.

Haurren eskubideak hedatzeko UNICEFen Enbaxadoreak gauzatu duen azken ekintza Egun 1 Dohaintzan eman ipuina izan da, jokalariak berak gaztelaniaz, katalanez eta ingelesez kontatzen duelarik.

Tablet eta mugikorrentzat dekargatu daitekeen istorio honek zera azaltzen digu: "munduko beste toki batzuetan, beraien bizitzak arriskuan jartzen dituzten oztopo ikaragarriei aurre egin behar dizkieten beste haur batzuk daude. Egun 1 dohaintzan eman esaldiak, haiei lagundu ahal diegula adierazi nahi die haur eta helduei”. Deskargatzeko estekak webgune honetan aurkituko dituzu.