HIESaren nazioarteko Batzarra: haurrengan infekzio berriak ezabatzea

HIESaren Nazioarteko Elkarteak antolatu duen GIB/HIESa ezabatzea lortzeko izandako aurrerapenak aztertzeko bi urteko Batzarra, Washington-en ospatuko da uztailaren 22tik 27ra. Ekimen honetan, haurrengan GIB/HIESaren infekzio berriak ezabatzeko beharrezko berrikuntzak azpimarratzen dituen foroan liderra izan da UNICEF.

Ekimen honetan, mundu osoko 20.000 ordezkaribaino gehiagok parte hartzen dute, horien artean teknikari adituak, gizarte zibila, gazteak eta gizarteko liderrak daudelarik. Uztailaren 27ra bitartean, aurrerapenak eta erronka berriak aztertuko dituzte. Aurtengo leloa, Juntos cambiando el rumbo izango da.

Munduko erkidegoak 2015. urterako Milurteko Garapenerako Helburuak betetzeko konpromisoa hartu du, GIB/HIESarekin zuzeneko harremana duten 4., 5. eta 6. Helburuak barne. Eta herrialdeek, haurrengan GIB/HIESaren kutsatze berriak ezabatzeko konpromisoa ere hartu dute (baita nerabeen kutsatze berriak erdira murriztea) data berdinerako, 2015. urterako GIBaz Kutsatzen diren haurren Kasu Berriak Ezabatzeko eta amak bizirik mantentzeko ONUSIDAren Mundu mailako Planarentestuinguruan.

FUNTSEZKOA: HAUR BATEN BIZITZAREN ZIKLOAN ARRETA JARTZEA

UNICEFen GIB/HIESaren Arloko Buruzagiak, Craig McClure-k zera esan du: "gure GIBaren inguruko programen oinarria, haur baten bizitzaren zikloan arreta jartzea da". "Datorren urteetan amagandik seme-alabekiko transmisioa ezabatzeko aukera dugun bitartean, haur baten bizitzako bigarren hamarkada gogorarazi behar dugu, hau da, nerabezaroa, funtsezko garrantzia baitu".

UNICEFen GIB/HIESaren inguruko aholkulari nagusia den Chewe Luo-k, Cambiar el rumbo del VIH/SIDA en los Niños y Jóvenes gaiaren inguruan hitz egin du; bertan, "norabidea aldatzeko" beharrezkoak diren pausuen inguruko ikuspegi orokorra ematen du: haurrengan GIB/HIESaren kutsatze berriak ezabatzea, GIB/HIESaren diagnostiko eta tratamendu goiztiarra, nerabe eta haur kalteberei arreta eta konpormiso politiko jarraia.

UNICEFen Alboko Zuzendari Exekutiboa den Geeta Rao Gupta-k nerabeen beharrei arreta eskaintzearen garrantziaz hitz egingo du, batez ere neskatilen kasuan. Eta talde kalteberetan ere, hala nola homosexualak, zain barneko drograk kontsumitzen dituzten gazteak, etab., ekitatea lortzeko asmoz.

haurrak gib/hies-az kutsatze berriak eragozteko berritu beharra

UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k zabaldu zuenhaurren GIBaz kutsatze berriak eragozteko berrikuntzarako foroaren barnean UNICEFek lideratzen duen foroa. Bertan, epidemiaren amagandik seme-alabenganako transmisioa gerarazteko lidergotza jarraia eta pentsamendu berriaren beharra azpimarratu zuen.

"Plan Globalaren helburuak lortzeko (GIBaz kutsaturiko haur kopurua %90ean murriztea 2009. urtetik aurrera eta amak bizirik mantentzea), gero eta eraginkorragoak izan behar dugu eta gure politiketan, gure produktuetan zein praktiketan berritzaileagoak izan behar dugu, GIBaren tratamendua errazteko eta haurdunaldi zein lehen mailako osasun arretan barneratzeko guztiok batera lan eginez", adierazi zuen Lake-k.

Helburu hauek lortzeko, foroan bi gai garrantzitsu jorratu ziren: amagandik seme-alabarenganako transmisio bertikala prebenitzea, Osasunaren Munduko Erakundearen B eta B+ aukerak inplementatuz; eta gaixotasun honi modu bizkor eta errazean erantzuteko eta antzemateko berrikuntza programatiko zein teknologikoaren garrantzia.

GIB/hies-aren datuak haurrengan

5 milioi gazte (15 eta 24 urte bitartekoak) eta2 milioi nerabe (10 eta 19 urte bitartekoak) GIB/HIESarekin bizi direla estimatzen da, horietako gehienak Sahara hegoaldeko Afrikan daudelarik, 2009ko datuen arabera.

Mundu mailan, 16,5 milioi haur inguruk gurasoetariko bat edo biak galdu dituzte GIB/HIEsaren ondorioz.

2010ean tratamendu antirretrobirala behar zuten 2'02 milioi haurretatik soilik %23ak jaso zuen tratamendua, helduen kasuan %51ak jaso zuelarik.

zer esan nahi dute transmisio bertikala prebenitzeko B eta B+ aukerak?

B aukera, amaren osasunaren tratamenduan eta amagandiko edoskitzearen bitartez haurraren babesean oinarritzen da. B+ garaia berriz, amarentzako betirako tratamenduan oinarritzen da eta bikoteei sexu bidezko transmisioaren aurkako babesa barneratzen du.

"HIESik izango ez duen belaunaldi bat lortzeko gure helburura heltzeko bide bakarrik ez dago. Baina B eta B+ aukerek gure aurrerapena areagotu dezaketela uste dugu. Eta beraien beharrak asetzeko protokolo hauek onartu nahi dutzten nazioetako gobernuek gauzatzen dituzten ahaleginak bultzatzeko konpromisoa dugu", dio Lake-k.