Hotel Silken Al-Andalus-ek, UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimenarekin bat egin du
Hotel Silken Al-Andalus-ek UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimenarekin bat egin du, haurren eskubideen sustapenerako eta errespeturako komunikazio eta bezero zein langileen mobilizaziorako plataforma bilakatuz.
Bat egite honek, haurren aldeko sentsibilizazio jarduera desberdinak eta abian jarriko diren ekintza anitzen bitartez diru bilketa barneratzen ditu.
Silken Al-Andalus-eko zuzendaria den Alberto Blanca-k, hotelak UNICEFekin duen lankidetza honen bozeramaile zein sustatzaile gisa duen papera azpimarratu du, "haur kalteberenen alde egiten duen ekimen honetan hoteleko bezero eta langileen parte hartzeak dakarren erantzukizun handia hartzen duen gure erkidegoko lehen hotela izatean".
Bere aldetik, UNICEF Andaluzia-ko Batzordeko Presidentea den Ricardo García Pérez-ek zera adierazi du: “honelako aliantzak funtsezkoak dira UNICEFentzat eta mundu osoan haurren eskubideak babesteko eta sustatzeko duen eginkizunarentzat".
UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimena, bien arteko lan bateratuaren adibidea baino ez da, turismo sektoreko enpresei haurren eskubideen defentsarako eta babeserako programetan UNICEFekin gizarte mailako aktore gisa lankidetzan aritzea ahalbidetzen baitu.
Hotel Silken Al-Andalus-ek UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimenarekin bat egitean, Espainia-ko beste hotel batzuek edota hotel-talde batzuekin bat egitea esan nahi du, besteren artean Meliá Hotels Internacional, Luabay Hotels & Leisure, Federación Empresarial Hotelera de Mallorca, Ashome Asociación Hotelera de Menorca, Bartzelonako Hotel Arts, SH Singular Hotels eta Hospederías de Extremadura.