Hugo Boss Schools for Afrika programarekin lankidetzan ari da Madagaskar-en

Boss Orange-k UNICEFekin bat egin du haurrentzako hezkuntza arloan. TODAY, TO HELP, TOGETHER ekimenak, Madagaskar-en gauzatzen den Schols for Africa UNICEFen programaren aldeko bere lurrinen edizio mugatuak aurkezten ditu.

Helburua, 60.000 haurrek oinarrizko kalitatezko hezkuntzarako sarbidea izan dezatela da. Hugo Boss, Boss Orange Men and Woman mugaturiko edizioa duten lurrin berrietako bat erosten den bakoitzagatik, Procter & Gamble enpresak UNICEFi Madagaskar-eko 50 haurren eskolatze egun bati dagokion dohaintza emango dio.


schools for africa madagaskar-en

UNICEFek, Schools for Africa programa 2004. urtean abian jarri zuen, haur guztientzako kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatzeko asmoz. "Haurren Lagun diren Eskolak" ikuspuntuaren bitartez, haurrei ikasteko eta jolasteko ingurugiro zaintzailea eta segurua eskaintzen zaie, kalteberenei arreta berezia eskainiz, hala nola umezurtzei, minusbaliotasunen bat duten haurrei eta neskatilei.

Madagaskar-en, 6 eta 10 urte bitarteko 400.000 haurrek ez dute eskolan izena eman eta minusbaliotasunen bat duten haurren %2a doa soilik eskolara. Bazterketa arazoari, hezkuntzaren kalitatea baxua gehitzen zaio, hori baita Lehen Hezkuntzan matrikulaturik dauden ikasleen %40ak ziklo hori ez bukatzearen arrazoietariko bat.

ekimen honen inguruan gehiago ezagutzeko

Espainia-n, 2012ko otsailetik aurrera, El Corte Inglés-en denda guztietan ekimen honekin bat egin daiteke, izakinak bukatu arte.

“Aliantza honetan UNICEF eta BOSS Orange-kin batera lan egin ahal izatea pribilegio handia da niretzat. Lekuan bertan egin ditudan bidaiei esker, zuzenean ikusi eta egiaztatu izan ahal dut honelako keinu sinple batek Afrikako haurren bizitzan duen eragina", adierazi zuen ekimen hau babesten duen eta UNICEFen Borondate Oneko Enbaxadorea den Orlando Bloom-ek.

UNICEFen Borondate Oneko Enbaxadorea den Orlando Bloom -ek eta Hugo Boss lurrinaren irudia den Sienna Miller-ek, ekimen honen inguruan gehiago ezagutzeko gonbitea luzatzen dizute, http://www.boss-fragrances.co.uk/bossorange/UNICEF/gb/webgunean sartuz.