India: poliomielitis-aren aurkako borrokaren arrakasta

India-k, poliorik gabe urte bat bete du. Ezagutu zen azken kasua, mendebaldeko Bengala estatuko bi urteko neskatila batena izan zen, birusa 2011ko urtarrilaren 13an harrapatu zuelarik.

Biruz hau errotik kentzeko herrialde honetan egin den lana izugarria izan da. Urtero, bost urtetik beherako 170 milioi haur baino gehiagok txertoak jasotzen dituzte nazio mailan antolatzen diren bik kanpaina handietan, eta arrisku handiagoa dagoen tokietan, 70 milioi haurrek txertoak jaso dituzte kanpaina berezietan. Hau guztia egin ahal izateko, ahoz hartzeko polioaren aurkako 1.000 milioi dosi behar dira urtero.

“poliomielitis-a errotik kendu dezakegu” 

UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k dioenez, lortutako aurrerapenean India-ko gobernuak zein estatuetako gobernuek izandako lidergoa funtsezkoa izan da, pobrezia tasa altuak, azpiegitura zein saneamendurik eza duten Uttar Pradesh eta Bihar bezalako estatuetan immunizazioa ahalbidetu duen poliomielitis-a errotik kentzeko programa zabala abian jarri zutelako.

“Indiak lorturiko aurrerapena, poliomielitis-a errotik kendu dezakegunaren frogra positiboa da, baita ingurugiro zailenetan; soilik gune horietan ekinez gero, gaixotasun beldurgarri honekin bukatu ahal izango dugu", adierazi zuen Lake-k. "Pertsona guztiak prebenitu daitekeen gaixotasun honetatik babesteko ahalmena dugu, eta batez ere haurrak, eta ahal dugunez, mundu mailan betirako poliomielitis-a errotik kentzeko lana bukatu behar dugu".

Polio-aren birusaren transmisioa gerarazi duten beste herrialde batzuek bazala, Indiak haurrak babesten jarraitu behar du, horretarako immunizazio jarduerak antolatuz.

Fernando Alonso, polio-aren aurka India-n

UNICEF Espainia-ren Enbaxadorea den Fernando Alonso-k, 2011ko urrian Delhi hiriburuko ekialdean dagoen Chacha Nehru Bal Chikitsalaya ospitalea bisitatu zuenean, polio-a errotik kentzeko kanpainarekin lankidetzan aritu zen.

“Polio-a gaixotasun beldurgarria da eta haurrentzako ondorio izugarriak ditu, baina planetatik erauzi dezakegu eta erauzi behar dugu", adierazi zuenFormula 1eko munduko txapelduna birritan izan den  Ferrari-ko gidariak.

“Haur guztiek lasterka egiteko, jolasteko eta poliomielitis-ik gabeko bizitza osasuntsua izateko eskubidea dute", esan zuen.

Alonso-k, ospitaleko zenbait geletan haurrei opariak eman zizkien eta Haurren Garapenerako Zentroko fisioterapia gela  bisitatzeaz gain, polio-aren aurkako ahoz hartzeko txertoa jarri zien bost haurri. “Harro sentitzen naiz hemen haur hauei poliomielitis-aren aurkako txertoa jartzen egoteaz”, esan zuen. “Mundu osoan gaixotasun hau erauzia izan bitartean, Indiako haur guztiek txertoak jasotzen jarrai dezatela funtsezkoa da. Hori laster gertatuko dela espero dugu guztiok".

polio-a errotik kentzeko mundu mailako ekimena

Polio-a Errotik kentzeko Mundu mailako Ekimena-k (GEI ingelesezko siglak), haur batek ere gaixotasun beldurgarri honen eraginak pairatu ez ditzala bermatzeko lan egiten du. Ekimen hau 1988. urtean hasi zen eta polio-aren eragina %99an murriztea lortu du. Gaixotasun hau endemikoa den herrialdeen kopurua 125etik 4ra murriztu da (Afganistan, India, Nigeria eta Pakistan).

Ekimen hau, gobernu nazionalek, OMEk, Rotary Internancional-ek, UNICEFek, Estatu Batuetako Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroak eta Bill y Melinda Gates Fundazioak finantzatzen dute.

Fernando Alonso

La Iniciativa global para la Erradicación de la Polio

La Iniciativa Global para la Erradicación de la Polio (GEI en sus siglas en inglés) trabaja para asegurar que ningún niño sufra los efectos de esta terrible enfermedad. Se trata de una iniciativa que se inició en 1988 y que ha conseguido reducir la incidencia de la polio en un 99%. El número de países endémicos de esta enfermedad se han reducido de 125 a 4 (Afganistán, India, Nigeria y Pakistán)
 
Esta iniciativa está financiada por gobiernos nacionales, la OMS, Rotary Internancional, UNICEF, el Centro de control y prevención de enfermedades de los Estados Unidos y la Fundación de Bill y Melinda Gates.