Internet eta haurrak
Google-k Centro de Seguridad Familiar webgunea aurkeztu du; honen helburua, gazteak Internet-eko erabileran heztea eta babestea da. Haurren babesean adituak diren UNICEF Espainia eta beste lau elkartek proiektu honetan parte hartu dute.
UNICEF Espainia-z gain, Protégeles, Save the Children, Fundación Alia2 eta EU Kids Online elkarteek parte hartu dute, beraien esperientziatik abiatuta sare seguru baten beharraz kontzientziatzeko.
Google-ko Centro de Seguridad Familiar-etik,ziber-erasoa, haurren babesa edota haur eta gurasoentzako on line hezkuntza bezalako gaien inguruko baliabideak eta aholkuak ematen dituzte enpresa honek eta elkarteek.
UNICEF Espainia-ko Zuzendari Exekutiboa den Paloma Escudero-k, webgune honen aurkezpena asko eskertu zuen, “guraso eta haurrek Internet-ek eskaintzen dituen aukera guztiak ahalik eta modu onenean erabiltzen jakin dezaten balio baitu.”
Horrez gain, Escudero-k adin txikikoentzat Internet toki segurua izateko hiru lan arlo aholkatzen ditu: legezko testuinguru baten garapena, politikakmodu egokian aplikatzeaeta prebentzio zein hezkuntzazko lana aurrera eramatea.
Bárbara Navarro, Google-n Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaria da eta ondorio gisa Internet-eko erabilpen egokia eta segurua izateko lan egin beharreko alderdien garrantzia azpimarratu zuen, beste parte hartzaileek adierazi bezala: legezko testuinguru baten garapena, adin txikikoak hezi, Internet-en erabilpen egokia eskolako curriculum-ean barneratuz, eta guraso eta haurren arteko arrail digitala murrizteko beharra.
Haurren Defendatzailea den Arturo Canalda-k ekitaldia bukatutzat eman zuen eta Internet-ek gazteenentzat izan ditzakeen ondorio latzetatik babestea helburua duen ekimen hau goraipatu zuen; horretarako, guraso eta hezitzaileei sarearen erabilera egokian eta arduratsuan haurrei kontseiluak emateko informazio zein segurtasun tresnak eskaintzen dizkie. “Industriaren inplikaziorik gabe ezin dugu aurrera egin”, gehitu zuen.
adingabeak eta internet-en erabilera
Espainia-n sarean arrisku egoera, "erdi-mailakoa" bezala sailkatua izan da, izan ere, haurren %65 eta %85ak bitartean Internet erabiltzen dutelarik. 9 eta 16 urteko haurren %58ak Internet egunero erabiltzen dute eta batezbesteko 71 minutu egoten dira konektaturik.EU Kids Online inkestaren arabera, 11 eta 16 urte bitarteko haurren %40ak ez daki Internet era seguruan erabiltzen. Gainera, Espainia-ko gazteen %16,9ak baieztatzen du webgune zehatz batzueta sartzeko iragazpen sistema edo sarbide kontrola dutela etxeko ordenagailuan.
Espainia-ko gazte gehienek (%76,3) Internet bakarrik daudenean erabiltzen dutela baieztatzen dute, %8ak lagunekin daudenean erabiltzen dutela, %5,5ak anai-arrebekin daudenean eta %3,8ak gurasoekin daudenean.Gazteen %60,2ak beregurasoek era seguruan sarean nabigatzen laguntzeko ezagutza gutxi dituztela uste dute .
Espainia-ko haur eta gazteek Internet-eko erabilera nagusiak honako ekintza hauetan zehazten dira: eskolako lanak egiteko (%83), bideojokoekin jolasteko (%80), beste pertsona batzuengandik edukiak jasotzeko (%78), komunikatzeko (bat-bateko mezularitza, %68), irudiak jartzeko (%44), webcam-a erabiltzeko (%24), artxiboak partekatzeko (%23), mundu birtualak (%14) edo blog batean idazteko (%6). Nerabeek egunean behin baino gehiagotan erabiltzen dituzten Internet-eko zerbitzuak hauek dira: sare sozialak (%45,9), Messenger-a (%41,5), webguneak bisitatu (%31,8) eta posta elektronikoa erabiltzeko (%22,7).