José Manuel Calderón-ek Egun1 dohaintzan eman kanpaina aurkeztu du Extremadura-n
José Manuel Calderón-ek Egun 1 dohaintzaneman kanpaina aurkeztu du Extremaduran.José Manuel Calderón, UNICEF Extremadura-ko Batzordearen Laguna eta Espainiako saskibaloi selekzioko eta Toronto Raptors taldeko jokalaria da. Egun 1 dohaintzan eman kanpainaren hedapena babestu eta haurren aldeko konpromisoa berretsi du.
Kanpainaren helburua, Espainia-ko jendartea haurren desnutrizioak eragiten dituen ondorio latzen inguruan kontzientziatzea da. Mundu osoko 2,5 milioi heriotza lotzen dira gaitz horrekin.
UNICEFen Lagun gisa izan duen ibilbidean zehar, José Manuel Calderón hainbat elkartasunezko ekimenen laguntzaile izan da. Abuztuan, RETO África ekimena jarri zuen abian eta Afrikako Adarreko UNICEFen lana laguntzeko 18.175,4 euro eta jendearen babesa lortu zituen.
Extremadura-n egindako kanpainaren aurkezpen-ekitaldian,Calderon-ek XXI. mendean gosete-egoerak badirauela azpimarratu zuen eta gizarteak haurren desnutrizioarekin amaitzea posible dela kontzientziatzearen garrantzia nabarmendu zuen.