Kanaria Handian Irlako Haurren VI. Foroa
Pasa den apirilaren 10ean, Kanaria Handian Irlako VI. Foroa ospatu zen, bertan 10 eta 12 urte bitarteko 300 haur bildu ziren beraien etorkizunaren inguruan eztabaidatzeko eta gogo handiz jolaserako eskubidea erreklamatu zuten.
Kanariako Haurren Foroa, Kanarietako Gobernuak Kultura, Kirola, Gizarte Politikak eta Etxebizitza Sailaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Jasangarritasun Sailaren bitartez bultzatzen duen ekimena da, Kabildo eta Udalen zein Arartekoaren eta UNICEFen lankidetzarekin.
UNICEFen ustez, haur eta nerabeen parte hartzea haurren eskubideen lorpenean aurrera egiteko funtsezko tresna da. Irletako foroak, haurrek beraien eskaerak, beharrak eta proposamenak adierazteko dituzten gune eskasak dira eta, Kanaria Handian ospatu den jardunaldian bezala, xumetasun, argitasun eta ausardia azpimarratzen dute. Azken finean,"sen on" handia izatea, aurkezten zaizkigun erronkei aurre egiteko hain beharrezkoa dena.
Krisi egoera zaila kontuan hartuta,haurrek inoiz baino gehiago beraien iritziak entzunak izan daitezela eskatzen dute, eta jolasteko denbora izan dezatela, guraso eta irakaleek beraiekin jolas dezatela eskatzen dute, "pelotaz aparte beste jolas batzuk" ezagutzeko asmoz. Foroaren lan ildoak eta haurrek eztabidatu zituzten gaiak ondokoak izan ziren: Kanarietan eta munduko beste tokietan ikusi duguna,Gizarteari, politikariei eta gure gurasoei eskatzen dieguna, eta zertarako konpromisoa hartzen dugun.