Krisia Sirian: “Munduak 5 urtez onartu du sufrimendua”

“Siriara bisita hau amaitzen dut, Dr. Peter Salamareki batera, UNICEFen eskualde-zuzendaria, gerra hasi zenetik 5 urte betetzen direnean. Hemen egon nintzen 2014an azkenengoz, siriarrek hiru urte zeramaten gatazka sufritzen. Orain, borrokaren eteteak herrialde siriarrari bakea lortzeko aukera eskaintzen dio.

"Jendeak itxaropenari buruz hitz egiten du egon naizen leku guztietan; Damasco, Homs, Hama eta Al-Salameya. Bakea iritsiko denaren itxaropena, bake hori orri-diplomatiko batetik haratago helduko denaren itxaropena, bakea bere egunerokotasunera itzuliko denaren itxaropena.

Eskoletan ezagutu ditudan umeek etorkizuneko desioei buruz hitz egiten dute: medikuak,ingeniariak edo irakasleakizatea.

Al Waer auzoan sartzerakoan, hilabetez setiatua egon dena, orain dela 2 urte hemen egon nintzenean ikusi ez nituen hainbat gauza ikusi ditut: denda irekiak, jendea aske ibiltzen, haurrak gainaldean ikastenfrankotiratzaileengandik babestuak egon beharrean. Gatazken ondorioz lekuz aldatu ziren pertsonak suntsituta dagoenHoms hiri zaharrera bueltatzen ari dira.

Damaskoren gobernuaren goi-kargudunek, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta beste aliatu batzuek, Osasun Ministerioa haien artean, hitzartu dute, haurretan ematen diren gaixotasun ohikoen immunizazioen egitarau nazional bat egin eta abiarazi dezakegula berehala. Horretarako eremu setiatu eta sarbide zailetako guneetan sartu behar da, eta gobernuak eta oposizio armatuak haur siriar guztiei laguntza ailegatzeko baimena eman behar dute.

KRISIA SIRIAN: "AUZO BATZUK GUZTIZ SUNTSITUTA DAUDE"

Nahiz eta itxaropena egon, oraindik ere gerrak umeengan izan duen eragina ikus daiteke. Badira erabat suntsituta dauden auzoak. Orain dela bi urte, haurrentzako zentro bat, umezurztegi bat izan zena, 8 ume hil eta 30 ume zauritu zituenmortero-eraso baten jomuga izan zen.

Homs-en, medikuek solairu-kirurgikora eraman ninduten aurpegian tiro bat hartu zuen biktima bat operatzen zuten bitartean. Tresna-kirurgiko zaharrekin masailezur suntsituaren zatiak ateratzen zituzten. Anestesia iraungita zegoen.

Medikuek, erizainek eta, batez ere, biktimaren aitak, haien haserrea adierazi zuten, ez bakarrik gobernuarekin, medikuntza eta hornidura kirurgikoen sarrera ukatzen duenarekin, baita ere Nazio Batuekin eta mundu guztiarekin. Ezin diogu errua egotzi. Munduak onartu du sufrimendu hau 5 urte luzez irautea.

KRISIA SIRIAN: "UNICEF -EK HERRIALDE HAU BABESTEN JARRAITUKO DU"

Bildu garen guztiekin, Hanaa Singer Siriako ordezakariarekin batera, UNICEF-ek Siria laguntzeko ahal den guztia egiten jarraituko duela hitzeman dugu, ez bakarrik beharrizan humanitarioei dagokionez, baita bere berreskuratze eta garapenari ere.

Izan ere, garapen hori orain gauzatzen ari da, haur siriar bat hezten dugun bakoitzean, dagoen tokian dagoela,Siriako etorkizuna eraikitzen laguntzen ari gara.

Azkenengo bost urteetan, UNICEF, Media Luna Roja Siria bezalako aliatuekin, 10 milioi pertsona baino gehiagorengana iritsi da, haurrengana batez ere ura, osasun,nutrizio, hezkuntza,orientabide eta laguntzazerbitzuekin.

Baina haur askoz gehiagora ailegatu beharra daukagu. Badiralaguntza behar duten 8 milioi ume: 6 milioi Siria barruan eta 2 milioi baino gehiagok biolentziatik ihes egin dutealdameneko herrialdeetara.

Gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu erronka hau gainditzeko”.

Anthony Lake-n adierazpena, UNICEFeko zuzendari exekutiboa, Siriara bidaiatu ostean.