Krisiak haurrengan nolako eragina duen Katalunia-n
Katalunia-n lau haurretik bat pobrezia-atalase azpitik dagoen familia batean bizi da. Hau da, Katalunia-ko 325.000 haur edota beste modu batera esanda, 18 urtetik beherako biztanleen %23,8a.
Maiatzaren 24an Bartzelona-n aurkeztu zen Haurtzaroa Katalunia-n 2012-2103 lehen txostenak argitzera eman dituen datuak dira. Agiri hau Infancia en España 2012-2013: el impacto de la crisis en los niños txostenaren aurkezpenaren testuinguruan kokatzen da eta haurrak eta beraien eskubideak Katalunia-ko gizarte zein politika arloko agendaren lehentasunen artean kokatzen lagundu nahi du.
Txostenak, krisiak Katalunia-n haurren pobrezia areagotu duela azpimarratzen du eta haurrak dituzten gazteek sorturiko familiak direla krisiaren eragin handiena pairatzen dutenak. Honez gain, agiriak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenarenaplikazioaren inguruko arlo nagusiak ere aztertzen ditu Katalunia-n.
Zentzu honetan, Katalunia-ko Generalitat-ak Haurren aldeko Itunari emandako bultzada eta udal mailan haurren parte hartzea gauzatzeko mekanismoen aurrerapenak nabarmentzen ditu. Hezkuntzarako eskubideari dagokionez, Batzordeak derrigorrezko hezkuntza bukatu ondorengo eskola-uzte handia azpimarratzen du, haurren %29koa baita eta Europako batezbestekoa bikoizten duelarik.
UNICEF Katalunia-ko Batzordeko Koordinatzailea den Guiomar Todó-k eta UNICEF Espainia-ko Sentsibilizazio eta Haurren Politiken arloko Zuzendaria den Marta Arias-ek aurkeztu zuten txostena Bartzelonako Centre de Cultura Contemporània gunean (CCCB).