“LaCaixa” Gizarte Ekintzak eta Real Madrid eta Barcelona FC fundazioak Afrikako Adarraren alde bat eginik

“La Caixa” Gizarte Ekintzak eta Real Madrid eta FC Barcelona taldeetako fundazioek Juntos por África kanpaina jarri dute abian. Proiektuaren helburua, Afrikako Adarreko milioika pertsonei eragiten dien krisi humanitarioa arintzen laguntzea da.

Ekimen horren bitartez lortzen diren funtsak oso-osorik bidaliko dira Etiopia-n, Kenya-n,Somalia-n eta Djibuti-n goseteak eta lehorteak kaltetutako eremuetan UNICEF,ACNUR eta FAO garatzen ari direnhiru proiektutara.
 
Mahai-futboleko elkartasunezko partidua jokatu zen Madrilgo CaixaForumen eta ekitaldi horrek eman zion hasiera ekimenari. Horri esker, dohaintzak jasotzeko aukera egongo da. Dohaintzak2100-0900-91-0211634155 kontu-korrontean, www.juntosxafrica.com kanpainaren webgunean eta “laCaixaren” bulego eta bitarteko elektronikoen bitartez egin daitezke.
 

bi futbol-taldeen material esklusiboaren zozketa

Bi futbol-taldeok material esklusiboa emango dute (jokalari ezagunenek sinatutako kamisetak, baloiak, eskularruak eta botak) zozketaren bidez parte-hartzea sustatzeko.

Bihar abenduaren 10ean jokatuko da derbia eta, egun horretatik hasi eta 2012ko apirilaren 22ra arte (itzuliko partidura arte), Afrikako Adarreko larrialdi-egoerari erantzuna ematenlagundu nahi duten guztiek beren ekarpenak egin ahalko dituzte
 
Lehen ekarpena “la Caixaren” Gizarte Ekintzarena izango da, elkartasunezko kontuari 100.000 euroko ekarpena egingo diola iragarri baitu. Ekimena finantza-erakundearen Nazioarteko Lankidetza programaren eta dimentsio handiko hondamendiak arintzeko konpromisoaren baitan garatzen da.
 
Ekarpenen zenbatekoa oso-osorik Afrikako Adarreko premiazko beharrei erantzuna emateko larrialdiko programetara bideratuko da. Afrikako Adarreko krisia azken hamarkadotako krisi larrienetako bat da.
 
13,3 milioi pertsonarengan eragina duen elikadura-larrialdi horren kausa nagusiak lehortea, elikagaien prezioen gorakada eta Somalia-ko gatazka armatuaren ondorioak dira. Azken faktore horren ondorioz pertsona askok alde egin dute Kenya eta Etiopia-ra.