Laguntza errefuxiatue: zergatik bidaiatzen dute haurrek bakarrik?

Munduko herrialde askok bizi duten biolentzia eta segurtasun faltak 65 milioi pertsona errefuxiatu bilakatzera behartu ditu. Berauetatik %50 haurrak dira, askotan euren familiekin batera bidaiatzen dutenak, eta beste askotan, bakar-bakarrik

UNICEFen datuen arabera, Grezian daudenhaur errefuxiatu eta migratzaileen %10 euren familien babes barik iritsi dira. Italian, herrialde hegoaldeko kostaldera hilero 1.000 gazteailegatzen dira bakarrik. 

Errefuxiatuen krisia hasi zenetik, askok galdetzen diguzue: zergatik? Zerk bultzatzen ditu haurrak hainbidaia arriskutsua bakarrik egitera? Gure Erresuma Batuko lankideek arrazoietako batzukazaltzeko lagungarri izango zaizkigun azalpenak emateko eskatu diete esperientzia hori bizi izan dute zenbait gazteri. 

LAGUNTZA ERREFUXIATUEI: HAURREK BAKARRIK ZERGATIK ALDE EGITEN DUTEN AZALTZEN DUTE

  • Haurrek maite dituzten pertsonakl galdu dituzte. Senide eta lagun gehienak hil egin dira eta hurrengoak izatearen beldur dira. Bilalek, Erresuma Batuan bere anaiarekin bat egin duen gazte siriarra Calaisen zenbait hilabete igaro ostean, beti aldean daraman eskumuturrekoaren istorioa kontatzen du. "Duela lau urte tiro batek hil zuen lagun batena da. Gorputik hartu eta orduz geroztik aldean daramat", dio.
  • Geratzea alde egitea baino arriskutsuagoa da. Bonbak kale, ikastetxe eta etxeetan dauden bitartean, alde egitea izango da haurrentzako irtenbiderik seguruena. "Bidaian zehar, nire familiarejkin hitz egiten nuen hilean behin. Siria egongo banintz baino lasaiago zeudela uste dut. Bertan, edozein akats heriotzan bilaka daiteke", azaltzen du Hasanek. 
  • Haurrak armada eta talde armatuetan borroka egitera behartuta daude. "Soldaduak etxeetan sartzen ziren eta eurekin batzera behartzen zituzten", dio Waheenek, errefuxiatu siriarrak. "Askotan, haur txikienak aukeratzen zituzten". Egoera honen aurrean, gazte askok alde egiten dute derrigorrezko errekrutatzea ekiditeko.
  • Bidaia garestiegia da familiak banandu gabe alde egin ahal izateko. "Barkuan egindako bidaia oso garestia da. Nire guraso eta neba-arrebak guztira 7 pertsona dira. 8.000 euro baino gehiago balioko luke itsasoa zeharkatzeak. Eta nik ezin dut ezer egin. Eurek dira faltan gehien botatzen ditudanak", dio Hasanek.  

Bakarrik bidaiatzen duten haurren guraosek alde egiten uzten diete etxean ezin dutelako euren segurtasuna bermatu. Hala ere, euren bizitzak arriskuan egoten jarraitzen du Europarako bidean. Ez dago legezko bide segururik haur hauek salbu egoteko. 

Itsasontziak, kamioiak, trenak...Giza-trafikatzaileek edozein garraiobide eta egoeraz baliatzen dira gazteak toki batetik bestera eramateko, diru-kopuru pentsaezinak kobratuz. 

Posible da amesgaiztoetatik alde eginez bakarrik bidaiatzen duten haurrak euren jomugara heltzea. UNICEFen munduko haur errefuxiatu eta migratzaileak babesteko lanean dihardugu. Laguntzeko prest bazaude, egin bazkide eta aldatu euren bizitzak.