Lake-k eskerrak eman dizkio Espainia-ri UNICEFen lanari eskainitako laguntzagatik
UNICEFeko Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k Espainia-ko Gobernuari eta estatuko gizarteari eskerrak eman dizkie, lankidetza arloan UNICEFi eman dioten laguntzagatik eta haurrak Espainia-ko politika publikoen muinean kokatzeko deia egin du.
Adierazpen hauek, Lake-k Gizarte Zerbitzuetarako eta Berdintasunerako Estatuko Idazkaria den Juan Manuel Moreno-rekin eta Kanpo Gaietarako Estatuko Idazkariaa den Gonzalo de Benito-rekin izandako bileretan egin ditu. Bilera hauetan, Familia eta Haurtzaro Saileko Zuzendari Orokorra den Salomé Adroher-ek,UNICEF Espainia-ko Presidentea denConsuelo Crespo-k eta UNICEF Espainia-ko Zuzendari Exekutiboa den Paloma Escudero-k ere parte hartu dute.
UNICEFeko Zuzendai Exekutiboak bereziki eskertu zuenEstatuko biztanleek erakundearekiko duten inplikazioa eta munduan UNICEFek dituen bazkide kopuru osotik (2'5 milioi) %10a estatukoak direla azpimarratu zuen. Babes honek, Estatuko hiritarrek UNICEFek munduko haurren eskubideen alde egiten duen lanean duenkonfidantza berresten du.
Ospatu diren bilera desberdinetan, Gobernuko ordezkariek Espainiak haurtzaroarekiko duen konpromisoa mantenduko duela ziurtatu dute, baita ere UNICEFekin lankidetzan aritzeko borondatea. Gizarte Zerbitzuetarako eta Berdintasunerako Estatuko Idazkaria den Juan Manuel Moreno-k, haurtzaroa Gobernuaren gizarte politiketako funtsezko oinarrietako bat dela eta izango dela adierazi du, krisiak konpromiso hau ez duela murriztuko baieztatuz.