: lekualdaturiko pertsonen kanpamendu batean ikastea.
UNICEF eta bere aliatuek Aldi baterako ikastetxeak sortzen ari dira Pakistango uholdeen ondorioz kaltetutako guneetan, haur guztiak ikastetxera joaten direla bermatzeko.
Gaur arte, Aldi baterako 1.300 ikastetxe ezarri dira eta ia 70.000 haur dira onuradunak.Helburua, kaltetutako guneetan 4.000 zentrotara iristea da.
UNICEFek zentro horietan lan egingo duten irakasleei prestakuntza ematen die eta materiala ez ezik Eskola maleta batean kit-ak ere ematen dizkiete. Maleta horietako bakoitzak, lehen hezkuntzako 80 ikasleentzako beharrezko materiala dauka.
Fawad Shah-ek, UNICEFen Larrialdietarako Hezkuntza Arduradunak,haurrek behar bezalako hezkuntza jasotzeko beharra dutela nabarmendu zuen, egoera dena delakoa izanik. “Probintzia hau (Sindh) etengabeko larrialdien lekuko izan da, haurrek jada ikasteko egun asko galdu dituzte eta ez dugu hori errepikatzerik nahi”, adierazi zuen. “Hezkuntzak aurrera jarraitzea nahi dugu eta haurrek ikastetxera joateko denbora izatea”.
Noor Jehan-ek Bukhaira-ko kanpamentuan ikasten du
Noor Jehan-ek 10 urte ditu eta, beste 59 ikaskiderekin batera, UNICEFek Bukhaira-n (Sindh probintzian) ezarritako kanpamentuko Aldi baterako ikastetxean ikasten du.“Bat, bi, hiru, lau, zenbatzen ikasten ari gara”, zioen Noorek. “Hezkuntza ona da hemen, herriko ikastetxean baino hobea”.
Shireen bere irakasleak uste duenez, kanpamentuko ikastetxera joaten diren haurrek ikasteko eta jolasteko jardueretan parte hartzeko gogo gehiago dute.
“UNICEFek banatutako ikasteko eta jolaserako materiala oso egokia da”, baieztatu du. “Errazagoa da material honekin irakastea, haurrak gehiago hartzen baitute parte”.
Uholdeek kaltetutako familiak Bukhaira-ko kanpamentura lekualdatu ziren Tando Allahyar-en, Sindh-en, uraren maila igo ondoren, barruti hori izan baitzen uholdeak gehien kaltetu zuen eremua. Kanpamentuak, gaur egun, lekualdatutako 350 familia babesten ditu. Erakunde humanitarioek aterpea, elikagaiak, edateko ura eta medikamentuak ematen dizkiete.
Uholdeetan zituzten ondasun urriak galdu ostean, Noor-en gurasoentzat pozik egoteko arrazoi bakarra beren alaba kanpamentuko ikastetxean kalitatezko hezkuntza jasotzen ari dela jakitea da.
“Hemen ikasteko aukera izatea oso ongi dago”, esan zuen bere amak, Mitha Sumar-ek.“Txiroak gara eta ez dugu ezer. Ikastetxe hau haurrentzat eraiki da eta hori oso ona da, haurrek kanpamentuan bertan ikas baitezakete”.