Libia, Boli Kosta eta Japonia: UNICEFek larrialdietan parte hartzen du
Libia, Boli Kosta eta Japonia: UNICEFek larrialdietan parte hartzen duAzken asteetan Libian, Japonian, Boli Kostan edo Egipton izandako larrialdien eragina milaka haurrek pairatu dute. UNICEFek haurrak eta beren familiak babesten dihardu herrialde horietan.
Larrialdietan, haurrakgaixotasunen, desnutrizioaren etaabusu edo indarkeria kasuen aurrean bereziki kalteberak dira.
Azken urteetan larrialdi kopuruak eta horien konplexutasunak gora egin du.
UNICEFek larrialdi horietan jarduten dueta bere politika humanitarioa indartu du haurren bizitzak salbatzeko eta beren eskubideak babesteko.
150 herrialdetan jadanik lan egiteak berehalako erantzuna errazten du
UNICEFek garapen bidean dauden 150 herrialde baino gehiagotan eta industrializatutako 36 herrialdetan lan egiten du. Horrek, larrialdia izanez gero, azkar erantzuteko aukera ematen dio, lekuan bertan lan egiten duten ekipoen lanari esker. Krisi humanitario guztietan, UNICEFek ondorioak ebaluatzen ditu, kaltetuen beharrak identifikatzeko, batez ere haurrenak, eta zein ekintza gauzatu behar diren, zein aditu bertaratu behar den eta jarduera eraginkorra izateko zein ekipo eta hornigai behar diren ezagutzeko.
UNICEFen larrialdiko erantzuna Nazio Batuen Plan koordinatu baten parte da, kaltetutako herrialdeko gobernuarekin eta herrialde bakoitzeko UNICEFen lankideekin batera lantzen dena.
Zabalik ditugun larrialdiak
Aurten, UNICEFen ahaleginen zati handi bat zabalik ditugun 32 larrialdietara bideraturik egon da, Haiti, Irak, Afganistan edo Kongoko Errepublika Demokratikoan gertaturikoak besteak beste, milioika haurrengan zein beraien familiengan eragina baitute. Larrialdi horiei, azken asteetan agertu direnLibiako krisia, Japoniako lurrikara eta tsunamiaeta Boli Kostako gatazka gehitu behar zaizkie.
Erantzun humanitario azkarra eskatzen duten egoerak dira, hala nola Libia eta Tuniseko mugan gertatzen ari dena non UNICEFek 47 tona laguntza banatu duen, edota Pakistangoa, orain arte larrialdirako materiala 2,8 milioi laguni banatu baitzaie. Egipton, bestalde, UNICEFek laguntza psikosozialaeskaintzen die altxamenduen ondorioak pairatzen dituzten haurrei.
Japonian, agintarieiaholkularitza emateaz gain, UNICEFek 10 tona ur eta hezkuntza materialak etajolaserako zein kirolerako materialak helarazi dizkie.
Larrialdietarako Funtsa
Larrialdi guztien finantzaketari ekarpena egin ahal izateko, UNICEF Espainiako Batzordeak bere Larrialdietarako Funtsa zabalik du. Horren bitartez, interesa duten guztiek urte osoan zehar diru-ekarpenak egin ditzakete. Hartara, krisi humanitario bat sortzen den bakoitzean, egindako ekarpenenei esker hasiko da lanean UNICEF.
Iaz, UNICEFek 98 herrialdetan 290 larrialdi egoeren ondorioei aurre egiten lan egin zuen.