‘Libro de sueños’, Iberostar Fundazioaren haurrentzako ipuina, Antonia Banderas-en eta UNICEFen babesarekin
IBEROSTAR Fundazioak Libro de sueños haurrentzako ipuina aurkeztu du, Antonio Banderas-en eta UNICEFen babesarekin. Helburua, haurren esplotazioaren inguruan bezeroak, gurasoak eta haurrak sentsibilizatzea da.
ECPAT Internacionalek babespean eta UNICEFen eta Turismoaren Munduko Erakundearen (TME) lankidetzarekin The Code-k egin duenCódigo de Conducta para la Protección de los Niños, Niñas y Adolescentes frente a la Explotación Sexual Comercial en los Viajes y el Turismo agiriak barneratzen dituen printzipioak sustatzen ditu liburu honek.
Aurkezpena, inauguratu berri den IBEROSTAR Cancún hotelean egin zen eta Antonio Banderas aktorearen partaidetzaz gain, ondoko pertsonak bertaratu ziren: Gloria Fluxá, GRUPO IBEROSTAReko Presidente-orde Exekutiboa; Javier Álvarez, UNICEFek Mexiko duen Ordezkariaren Ondokoa; eta Joan Vargas, Grupo Iberostar-eko Giza Baliabideen eta GEK arloko Zuzendari Korporatiboa.
haurtzaroaren baloreak eta haurrek haur izateko duten eskubidea
Ipuina, haur eta gazteentzako liburuak idazten dituen Begoña Oro-ren lana da. Marrazkiz eta testu interaktiboz beterik dauden 16 orrialde horietan, irakurleeihaurtzaroaren baloreen eta haurrek haur izateko duten eskubidearen zein bizitzako sasoi horretaz disfrutatzeko duten eskubidearen berri ematen die. Ipuinaren bukaeran,Antonio Banderas-en lankidetza ordainezina ere agertzen da; proiektua hasi zenetik parte hartu izan du etaJokabide Kodearen printzipioak aurkezten dituen azken mezua idatzi du.
Libro de Sueños ipuina, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendurik dago bereziki; lehenengo edizioan 200.000 ale argitaratuko dira eta gaztelaniaz, ingelesez eta alemanieraz egongo da eskuragarri; IBEROSTAR hoteletan banatuko da.
GRUPO IBEROSTARek, GEK arloan duen politika berriaren testuinguruan, irailean egin zuen bat Jokabide Kodearekin eta gai honen inguruan bezeroak eta langileak sentsibilizatzera bideraturiko jarduera desberdinak sustatzeko konpromisoa hartu du.