‘Llévalos a la escuela’ kanpainak 300.000 euro baino gehiago lortu ditu
ING Direct-ek UNICEF Espainia-ren alde egin duen Llévalos a la escuela kanpainak, orain arte 300.000 euro baino gehiago lortu ditu dohaintzen bitartez. Diru-ekarpen hau, UNICEFek Zambia, Etiopia, India eta Brasil bezalako herrialdeetan gauzatzen dituen hezkuntza programetara bideratuko da bere osotasunean.
Hezkuntzari esker, garapen bidean dauden herrialdeetako haurrek pairatzen duten pobreziaren gurpil zoroa erauzteaeta beraien bizi baldintzak hobetzea lor daiteke. UNICEFek, munduko haur guztiek oinarrizko eta kalitatezko hezkuntza eskuragarri izan dezatela lortzeko lan egiten du. Gaur egun, mundu osoan 67 milioi haur baino gehiagok ezin dute eskolara joan.
ekimenak jarraitzen du
Kanpainaren arrakasta eta lortutako emaitza handiak ikusita, ING DIRECTekelkartasunezko ekimen hau mugagabe mantentzea erabaki du. Honela, laguntzen jarraitu nahi duten pertsona guztiek, http://www.llevalosalaescuela.com/ webgunearen bitartez edotaAndroid Market eta Apple Store-nsmartphone-entzako aplikazioa deskargatuz egin dezakete.
“Ekimen honetan parte hartu duten gure bezeroei eta Internet-eko erabiltzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, etakonpromiso berdinarekin laguntzen jarraituko dutela ziur gaude. Beraien elkartasunari esker, UNICEFek milaka haurrek kalitatezko hezkuntza jaso ahal izatea lortzen jarraituko du, etorkizun hobea izango dutelarik", adierazi du ING Direct España-ren Zuzendari Nagusia den Carina Szpilka-k.
Llévalos a la Escuelakanpaina,Chances for Children INGren programaren barnean kokatzen da; programa hori 2005. urtean sortu zen, UNICEF eta Grupo ING-k mundu mailan adostu zuten lankidetzarako akordioari esker. Programa honen helburua, Zambia, Etiopia, India eta Brasil bezalako herrialdeetan haurren hezkuntzarako eskubidearen alde lan egitea da. Bezerien dohaintzei eta Grupo INGko langileen laguntzari esker, programa hau hasi zenetik gutxietsitako egoera bizi duten 600.000 haur baino gehiago eskolatzea lortu da.