Lurrikara Nepalen: aste bete geroago, haurren osasuna arriskuan
Nepaleko lurrikara gertatu eta aste bete geroago, hondamendiagatik hunkitutako umeen osasuna eta ongizatea arriskuan dago. Hainbat haur etxerik gabe geratu dira, kommozio sakonean murgilduta eta oinarrizko zaintzetan sartzeko ezintasunarekin.
Horrez gain, montzoi garaia aste gutxi barru hasiko da eta umeek kolera moduko gaixotasunak, baita beheranzkoak hartzeko arriskua ere handiagotuz doa, arrisku gehiago egonda lurraren irristatze eta uholde mehatxuak direla eta.
“Lurrikarak pentsaezinezko desnutrizioa sortarazi du”, dio Rownak Khanek , UNICEFeko ordezkari ordeak Nepalen. “Ospitaleak gainezka daude, ur gutxi dago, gorputz lurperatuek lurrikararen hondakinen azpian jarraitzen dute eta jendeak oraindik izarpean lo egiten du. Hau guztia gaixotasunak hedatzeko bide izanik”.
Lagun itzazu Nepaleko umeak, egin zure dohaintza.
LURRIKARA NEPALEN: 130.000 ETXEBIZITZA SUNTSITUTA ETA 3 MILIOI PERTSONA JATEKORIK GABE
Apirilaren 25eko lurrikarak, 130.000 etxebizitza baino gehiago suntsitu eta 3 milioi pertsona utzi zituen oinarrizko laguntzaren beharrarekin. Gaur egun, gutxi gorabehera, 24.000 pertsona daude Katmanduko 13 kanpamentutan.
Herrialde batean non, ia umeen %40 desnutrizio kronikoa duen; hori dela eta, haurren nutrizioak kezka handia sortarazten du. Gutxienez 15.000 umek, desnutrizio zorrotzarekin, elikadura terapeutikoaren beharra daukate. Era berean, premiazkoa da gehien hunkitutako 12 barrutietan umeak beraien gaurkotasunera bueltatzea, espazio-lagunen sorrerekin , eskolen zabaltzeekin eta oinarrizko zerbitzuen sarbidearekin, hala nola ur edangarria eta osasuna.
Lurrikarak herrialdea suntsitu eta aste bete geroago , UNICEFek hondamena baino lehen bertan zituen horniketak, larrialdiari erantzuna emateko, banatu zituen eta berehalako laguntza ahalbidetu zuen: kanpai-dendak larrialdizko klinika bezala erabili zirenak ospitaletan, aterpeak eraikitzeko lonak, ura garraiatzeko zerbitzuak kanpamentu informaletan, ur garbigailuen tabletak eta garbitasun ekipamenduak.
UNICEF bere erantzuna zabaltzen ari da gehien hunkitutako komunitateetako umeek, Katmandutik haratagoko urrutiko eremuak barne hartuta, horniketak eta oinarrizko zerbitzuak ere bai.
“Ekintzarako ahalmen txikia daukagu , lurrikarak hunkitutako umeak gaixotasun infekziosoen agerraldietatik salbu edukitzeko. Horrez gain, arrisku hau handitu daiteke hezetasunagatik eta euriak sortarazitako lokatzagatik”, Khanen esanetan. “Horregatik da hain erabakigarria orain bertan bidaltzea funtsezko sendagaiak, talde medikoak, kanpai dendak eta ur horniketak”.
LURRIKARA NEPALEN: UNICEF-en ERANTZUNA
85 tona laguntzazko horniketaairez bidalita, kanpai dendak, plastikozko lonak , mantak eta nahitaezko sendagaiak barne hartuz.
- Umeen espazio-lagunak kanpamendu informaletan, umeak beraien esperientziak berreskuratzeko baita jolasteko eta ikasteko leku seguruak eskaintzeko ere bai..
Laguntza urruneko eremuetara banatu, Katmandu haranetik at, Kavre eta Gorkha barrutiak barne izanda, non UNICEFen taldeek milaka pertsona hornitu dituzten; kuboekin, lonekin,ur garbitzaileen tabletekin eta xaboiarekin. Dhadingeko distrituan familientzako garbitasun ekipamenduak eta ur garbitzaileen tabletak jaurti dira zazpi herrixketan helikopteroen bidez.
Sostengu psikologikoko zerbitzuak antolatu Gorkha, Kaski, Sindhuli, Kavre, Ramechhap eta Katmandun.
Larunbatean hasiko da irrati nazionalean programak zuzenean transmititzen nahitaezko informazioa emateko eta honekin bat adituen aholkuak lurrikarak hunkitutako urruneko eremuetan bizi diren ume, emakume eta familientzat. Programak egunean lau aldiz errepikatuko dira. UNICEFek 50 milioi dolarreko deialdia egin du Nepaleko lurrikarari emandako erantzun humanitarioa indartzeko lehenengo hiru hilabetetan zehar.