Lurrikara Nepalen: ia hiru milioi haurrek behar dute berehalako laguntza humanitarioa

Nepalen gertatutako lurrikarak sakonki kaltetutako eremuetan, gutxienez 2,8 milioi haurrek laguntza humanitarioaren beharra dute..

Apirilaren 25eko lurrikarak, 7,9ko magnitudeaizan zuenak, eta bere 60 erreplikek suntsiketa handiak sortu ditu herrialdearen toki askotan, 2.000 hildako baino gehiago eta eraikinen suntsiketa orokorra sortuz.

“Lurrikara gertatu eta 30 ordu baino gehiago igaro ondoren, Nepaleko jendearen eta umeengan izango duen eraginaz konturatzen ari naiz. Bizitza asko galduta, etxe asko suntsituta eta gizon-emakume guztien ondareari sortutako kalte konpoezina. Gaur goizean Bakhtapurrera joan naiz, errepideak suntsituta daude eta jende guztia kaleetatik zihoan bere elkartasuna erakusten eta gainerakoak laguntzen. 60 baino gehiago izan dira erreplikak, horietako batzuk 6,7ko magnitudearekin Richter eskalan.Gogorra da, oso gogorra, aurrera jarraitzea, baina badakit Nepalek egingo duela”, esan zuen Karin Hulshofek, UNICEFeko Lurralde Zuzendariak Hegoaldeko Asian.

 

LURRIKARA NepaLEN: EURITEEK EGOERA KALTETU DEZAKETE 

Ura eta janariaren horniketaren mugaketa, elektrizitate etenak eta komunikazio sareak kaltetuta egon dira. Ehunka mila pertsonek estalperik gabe egin dute lo, dardar berrien beldur zirelako. Orain, gainera, euri gogorren informazioa eman da, baldintzak gehiago larriagotu daitezkeelarik. Krisi honek haurrak bereziki babesik gabe uzten ditu, ur edangarria eta saneamenduaren eskurapen mugatuak uraren bidez hartzen diren gaixotasunak hartzeko arriskuan uzten ditu, eta beste batzuk haien familietatik bananduta gelditu ahal izan dira.

UNICEF langile eta larrialdi hornidura mobilizatzen ari da umeen oinarrizko beharrak berehala asetzeko, hau da, ura eta saneamendua, hezkuntza , nutrizioa eta haurtzaroaren babesa.

UNICEF  sostengua ematen ari da asentamendu informaletan taldekatutako pertsonei ere, uraren banaketa kamioi-zisternen bidez, ahozko rehidratazio gatzen hornidura eta zink osagarrien hornidurak emanez. Horrez gain, medikuentzako karpa instalazioak osatzen ari dira herrialdean aurrez aldetik kokatutako hornikuntzak erabiliz.

Bestalde, UNICEFek Katmandura bidaltzeko bi hegaldi prestatzen ari da 120 tona artikulu humanitariorekin; hornikuntza medikoak eta ospitaletara bidaltzeko kanpai dendak eta estalkiak, besteak beste.

 

LURRIKARA NEPALEN: NOLA LAGUNDU

Nepaleko umeak laguntzeko dohaintza bat egin ahal duzu edo SMS bat bidali UNICEF hitzarekin 38080 zenbakira.

SMS 1 = 4 euro (ez ahaztu baieztapena*)

 
*SMS ZERBITZU SOLIDARIOAREN BALIOA 4€ OSORIK UNICEFENTZAT.  Kanpaina solidariorako SMS bilketa zerbitzua. Erabiltzaileak BAI erantzun behar du baieztapen mezuan dohaintza egin ahal izateko. Movistar, Vodafone, Orange eta Amenarako baliagarria. Zenbakiaren operatzaile titularra: UNICEF Espainiako Batzordea. Mauricio Legendre kalea, 36. 28046 Madril. Bezero arreta zerbitzua: 902228028, sms@unicef.es. Informazio legala eta datuen babesa: www.unicef.es