Mali: desnutrizioari aurre egiteko, osasun zentroak indartzea

Mali-n, Erkidegoko Zentro ugari hondatuta daude, hegoaldean kokatzen den Konio herrikoa adibide bat delarik. Konio, asfaltaturiko errepide hurbilenetik 10 kilometrotara kokatzen den herria da. Bere osasun zentroak ia 14.000 pertsonari arreta eskaintzen die, Djenné hiriaren inguruan kokatzen den eskualde handi honetan soilik 16 zentro baitaute.

Mali-n ez dago osasun zentro nahikorik herrialdearen tamainari begiratzen badiogu. Honetaz gain, distantzia luzeen ondorioz, tresnen eta hornigaien banaketa atzeratu egiten da sarritan. Biztanleek askotan tratamendu naturaletara jotzen dute osasun zentroetara bidaiatzea garestia eta zaila izaten delako.

Osasun arloko langileentzat, osasun zentrotik 15 kilometro baino urrutiago dauden herrietara ohiko txertaketa egiteko edota polioa errotik kentzeko kanpainak burutzeko bisitak amaigabeko bidai neketsuak bilakatzen dira.

“BENETAN ZORIONTSU NAIZ NORBAIT OSATU DELA IKUSTEN DUDANEAN”  

Momentu honetan, osasun zentroetako langileek aparteko presioari aurre egin behar diote, desnutrizio kasuen gehitzeari erantzun behar baitiote egoera politiko zail batean: azken Estatu-kolpea eta iparraldeko gaztazka baino lehen, herrialdea elikadura krisira hurbiltzen zihoanlehortearen eta uzta txarrenondorioz.

35 urteko Adama Diarra, Konio-ko Osasun Zentroaz arduratzen den erizainak, desnutrizioa duten haurren kasuek gora etengabe egitean bizi duen presioa azaltzen du, baina bere lanean benetan sinesten du: "Beste gizaki batzuk zaindu nahi ditut, benetan zoriontsu nazi norbait osatu dela ikusten dudanean".

"Ama hauetatik gehienek arazoak dituzte beraien seme-alabak elikatzeko, eta askok desnutrizioa pairatzen dute'', dio Adama-k zentroan beraien haurrek arreta jaso dezaten itxaroten dauden amen inguruan.

DESNUTRIZIOA DUTEN HAURREN KASUEK GORA EGITEN DUTE

2 urte dituen Fatoumata Kayentao-k desnutrizio kronikoa eta akutua pairatzen du. Hazkuntzan atzerapenak izateak garapen fisiko eta mentala berandutu dezake eta Mali-n hau arazo larria da, 5 urtetik beherako haurren %27,1arengan eragina baitu.

Fatoumata-k erabiltzeko prest dagoen elikadura terapeutikoaren bitartezko tratamendua jasotzen du, ahal bezain pronto osatu dadin. Bere amak ere ez du osasun egoera ona. Bere aurpegia zurbila eta nekatua dago eta oraindik ez duela gosaldu dio. "Familia askok bere janari kopurua murriztu dute, soilik baliabiderik ez dutelako eskuragarrik", azaltzen du Adama-k.   

NUTRIZIOA ERANTZUNAREN MUINEAN

Elikadura krisiari aurre egiteko, Mali-ko Gobernuak, UNICEFen laguntzarekin, nutrizioa agendaren muinean kokatu du eta bost urtetik beherako haurren artean eta emakumeen arteandesnutrizioa tratatzeko eta prebenitzeko lanean dihardu bere aliatuekin batera.

Gainera, Adama eta bere lan taldea bezalako osasun zentroetako langileei laguntza eskaintzeko protokolo berri bat abian jartzen ari da, gertatzen ari den elikadura krisi egoera honen aurrean. 

UNICEFek nutrizio arloko erantzunaren buru da eta nutrizio arloko erantzuna koordinatzeko laguntza eskaintzen dio gobernuari, erabiltzeko prest dauden elikagaien banaketa eta bilketa barne.

“Ez nago nekaturik. Jarraitzeko prest nago eta hau lortuko dugun erronka da”, adierazi du Adama-k.