Mali: kolera agerraldiari erantzuten
Mali-n ezagutu den kolera azken agerraldi berri honen ondoren, UNICEFek jadanik ur, saneamendu eta higiene arloko 20.000 kit bidali ditu herrialdeko iparraldera, larrialdiko erantzunaren barnean.
Bidalketa honetan, 120.000 pertsonarentzako hornigai
nahikoa barneratu dira, horien artean 60.000
haurrak direlarik. Guztiek, ura edangarri bihurtzeko
pastillak, ur-bilketarako ontziak eta beste zenbait materiale
eskuragarri izango dituzte Mali-ko iparraldean kokatzen diren Gao
eta Tombuctú herrietan banatuko baitira, bertan izan baita kolera
agerraldia. Hornigaiak, tokian bertan lan egiten duten UNICEFen
tokiko aliatuen bitartez banatuko dira.
Kolera agerraldia hasi zenetik, duela hamar bat egun, sei haur hil
dira eta Niger ibaiko arroatan kokatzen den Gao
eskualdeko Wabaria, Labbezanga eta Ansongose herrietan
56 kasu egon dira. Sahel-eko herrialdeetan kolera
endemikoa den arren, eskualde osoarengan eragina duen
elikadura krisiak, biztanleen lekualdatze
handiekin eta euri sasoiarekin batera,
ondorengo asteetan kolera kasuen gorakada handiaren
arriskuaren beldurra handitzen du.
koleraren hedatze handiago saihestea
"Mali-ko iparraldean kolera gehiago hedatu dadila eragozteko ahal den guztia egin behar dugu, bertan istiluen eta elikadura krisiaren eragin ikaragarriak pairatzen baitituzte", azpimarratu zuen Frederic Sizaret-ek, UNICEFek Mali-n duen Alboko Ordezkariak. "Kit hauekin, iparraldeko 20.000 familiak ur garbiagoa izango dute eskuragarri eta gaixotasunaren aurka babesteko baldintza hobeak izango dituzte, batez ere haurrek, kaleteberenak baitira".
Epidemia zegoela jakin bezain pronto, UNICEFek
larrialdiko konboi bat bidali zuen; konboi hori, Gao-ko
eskualdean ezagutu diren kolera 500 kasuei aurre egin ahal
izateko tokiko aliatuei laguntza eskaini ahal izateko
sendagaiak eta ekipamenduak garraiatzen zituzten hiru kamioik
osotzen zuten.
Jadanik, arrisku handiko guneetan bizi diren milioi erdi
pertsonarengan kolerak eragina izatea eragoztekosistema abian jarri da. Materiala hornitzeaz gain, koleraren
hedatzea saihesteko prestakuntza saioak ere gauzatzen dira, bertan
ura nola tratatu behar den eta higiene praktika egokienak
ezagutzera ematen zaizkielarik.
Aste honetan banatu diren 20.000 kit-etariko bakoitzak, bidoi
tolesgarriak eta ontziak, ura edangarri bihurtzeko
pastillak eta xaboia barneratzen ditu, sei hilaberez
sei kideko familia baten beharrak asetzeko nahikoa.
Frederic Sizaret-en ustez, "koleraren epidemia elikadura
krisiari eta Mali-k egun bizi duen segurtasun arazoarigehitzen zaie, eta honek guztiak pertsonen
kalteberatasuna handitzen du eta larrialdiari erantzuteko gauzatzen
diren ahaleginak arriskuan jartzen ditu. Tamaina honetako krisi
honi erantzun ahal izateko, premiaz funts gehiago behar
ditugu".
Aurtengo ekainera arte, UNICEFek ur, saneamendu eta higiene arloko
programen bitartez Mali-ko larrialdiari erantzuteko behar
dituen 15,8 milioi dolarretatik (12,8 milioi euro) soilik %12a jaso
du.