Mauritania: Habibi-k berriro irribarre egiten du
Soilik bi urterekin, Habibi-k desnutrizio akutu larritik sendatzea lortu du Fassala-ko errefuxiatuen kanpamentuan, Mauritania-n; bertara, familiarekin Mali-ko iparraldeko gatazkatik ihes egin ondoren heldu zen.
Nanni Ouel ed Faghi bere amona, lasaiturik eta eskerrak emanez agertzen da. Habibi-ren familiak bere herrixkan gertaturiko eraso batetik ihes egin zuen eta gau guztian gidatu ondoren,Mauritania-ra heldu ziren.
Ibilbidean, Habibi eztulka eta beherako larria izaten hasi zen. Bere egoera nutrizionalak okerrera egiten zuen bitartean,bere sistema immunitarioa ahuldu egin zen eta garatzen zeukan arnas-infekzioaren aurrean kalteberago bihurtzen zuen.
Haurren desnutrizioaren atzean aurkitzen diren kausak ez dira sarri askotan ikusterrazak.Desnutrizioa, sarritan, faktore desberdinen batuketaren ondorioz gertatzen da, hala nolaelikadura nahikorik ez izatea, dieta ezorekatua eta osasuntsuak ez diren baldintzak; honek guztiak, beherakoaren eta infekzioen agerpena handitzen dute. Habibi-ren familiak bizi izan duen bezalako krisiek, faktore hauek larriagotzen dituzte.
ERREFUXIATURIKO FAMILIEI LAGUNTZA ESKAINTZEAREN GARRANTZIA
Errefuxiaturik dauden eta desnutrizioa pairatzen duten haurren sendatzea askotan oso zaila da. Errefuxiaturiko familiek estres ikaragarria pairatzen dute, bizi baldintza zailei aurre egin behar baitiete eta etorkizunaren inguruko ziurgabetasuna pairatzen baitute.
Gainera, ez dakite etxera noiz bueltatu ahal izango duten, askok beraien familiengandik banatuak izan dira eta ez dakite non dauden edota bizirik dauden... Estresaren ondorioz, batzuetan errefuxiaturiko gurasoek ez dituzte desnutrizioa duten beraien seme-alabak kliniketara eramaten edota tratamendua bertan behera uzten dute. Faktore larrigarri horiek, Habibi-ren sendatzea lorpen benetan garrantzitsua bihurtzen dute.
UNICEFek eta bere aliatuek, Mali-tik Mauritania-ra etorritako errefuxiatuei laguntza bateratua eskaintzen diete. Osasun zentroetako boluntarioak egunero komunitatera doazdesnutrizioa pairatzen egon daitezkeen haurren kasuak identifikatzeko asmoz. Ondoren, haur horien familiekin hitz egiten dute, haurrek tratamendua jasotzearen garrantziaz informatzeko.
Bestalde, kanpadendatan hamar eskola zabaldu dira (beste lau eraikitzen ari dira), Lehen Hezkuntzako 3.000 haurri heziketa eskaini ahal izateko. Eskola hauetan, normaltasun, ohitura eta segurtasun sentsazioa eskaintzen zaie haurrei.
Ildo berean, ur, saneamendu eta higiene arloko programek familiek ur edangarrirako eta komunetarako duten sarbideahobetzen dute, beherakoaren agerpena murrizten laguntzen dutelarik.
Baina Mali-tik etorritako 65.000 errefuxiatu baino gehiago Mauritanian bizi direnez, UNICEFek bere lana zabaldu egin behar du, Habibi bezalako haurren behar duten laguntza premiaz jasotzen dutela bermatu ahal izateko.