Mauritania: UNICEFek desnutrizio arriskuan dauden haurrei gehigarri nutrizionalak banatzen dizkie
Goizeko 8etan, Tahya Bowbe, 11 hilabeteko Cheikh eta 3 urteko Aminte bere seme-alabekin batera, Kiffa-ko osasun zentroan ilaran itxaroten dago, bost urtetik beherako haurren egoera nutrizionala neurtzeko programa baten parte hartzeko. Gainera, programa honek 6 eta 24 hilabete bitarteko haur guztiei gehigarri nutrizionalak eskaintzen dizkie.
Mauritania-k Sahel-eko eskualdeak pairatzen duenelikadura krisi larriaren eragina bizi du. Aurten 90.000 haur desnutrizio akutua pairatzeko arriskuan egon daitezkela estimatzen da. UNICEF, Elikagaien Mundu mailako Programa eta aliatuak diren beste erakundeek Osasun Ministerioari laguntza eskaintzen diote desnutrizio tasa larriak dituzten eskualdeetan elikadura programa gauzatzeko.
Honela, UNICEFek hiru eskualdetan banatzen ditu gehigarri nutrizionalak eta programa gauzatu ahal izateko osasun arloko langileak trebatzen ari da.
DESNUTRIZIOAREN JARRAIPENA ETA ELIKAGAIEN BANAKETA
Sahel-en bizi den elikadura krisiaren aurrean gauzaturiko erantzunaren barnean, desnutrizioa pairatzen duten milaka haurrei tratamendua ematen zaie. Gehigarri nutrizionalen programak, desnutrizioari aurre egiteko erabiltzeko prest dauden elikagai terapeutikoak ere banatzen ditu.
Aminte eta Cheikh haurrei, besoaren zirkunferentzia neurtu zitzaien beraien nutrizio egoera ebaluatu ahal izateko; froga honi esker, Cheikh-ek desnutrizio akutu neurritsua zuela jakin zuten. Hori dela eta, hilabete baterako gehigarri nutrizionala hornitu zitzaion, amari nola erabili behar zen azaldu ziotelarik. Epe hori bukatzean, Cheikh eta bere arrebak bueltatu egin beharko dute jarraipena egin ahal izateko.
Programaren arrakasta bermatu ahal izateko, UNICEFek programa gauzatzen duten osasun arloko langileei prestakuntza eskaintzen die. UNICEFek Assaba, Hod El Chargui eta Hod El Garbi eskualdeko 34.724 haurri gehigarri nutrizionalak hornitzen dizkie. Honetaz gain, Elikaduraren mundu mailako Programak eta beste GKE batzuk ere programa hau bultzatzen dute, beste eskualde batzuetako beste 34.400 haurrengana heltzeko asmoz.
erkidegoa, desnutrizioari aurre egiteko funtsezkoa
Boughadooum herrixka txikia, lehortearen eta elikagairik ezaren eragin larria pairatzen duten artzainen erkidegoa da. Bertan, Zenibou Mint Mustafa-k bere bi alabak beraien nutrizio egoera aztertzera eraman zituen, programa honen berri eman zien erkidegoko erizain bati esker.
12 hilabete dituen Salma-k, desnutrizio akutu neurritsua duela eta 23 hilabete dituen Mariamdesnutrizioa pairatzeko arriskuan zegoela ikusi zuten. UNICEFen laguntzari eta gehigarri nutrizionalen banaketarako, ebaluaketarako eta elikatzeko praktika hobeen inguruko informazioa ematen duen programari esker, gurasoek beraien seme-alabak zaintzeko eta desnutrizioa prebenitzeko baliabide gehiago dituzte.