MGH: 2015erako atzerako kontaketa

1990. urtetik, amen heriotza ia erdira murriztu da eta haurren heriotza 12 milioi izatetik 2010ean 7,6 milioi izatera heldu zen. Munduko herrialde pobreenetako batzuk, haurren heriotzaren murrizketan lorpen garrantzitsuak izan dituzte. Baina herrialde askok ez dute arlo honetan aurrerapenik izan, beraz oraindik asko geratzen da egiteko.

Afrikako herrialde askotan haurren heriotza tasak azken urteetan 1990eko hamarkadan baino bi aldiz bizkorrago murrizten egon dira.Botswana-n, Egipto-n, Liberia-n, Madagaskar-en, Malawi-n, Ruanda-n eta Tanzania-ko Errepublika Batua-n, heriotza-tasaren murrizketaren batezbestekoa urteko %5ekoa izan zen 2000. eta 2010. urte bitartean.

Amen heriotza-tasan ere antzeko aurrerapena lortu izan da, baina lorpen hori garapen bidean dauden herrialde gutxiagotan eman da.Ekuatore Ginea-k, Nepal-ek eta Vietnam-ek amen heriotza %75an murriztu dute hamarkada batean.

30 haur hiltzen dira bi minuturo saihes daitezkeen gaixotasunen ondorioz

Baina denak ez dira berri onak. Bi minuturo, munduko tokiren batean, emakume bat haurdunaldian izandako arazoen ondorioz hiltzen da eta bere haur jaioberriak bizirik irauteko aukerak oso urriak dira. Hiltzen den emakume bakoitzeko, beste 20 edo 30ekhaurdunaldiaren ondorioz arazo larriak pairatzen dituzte, batzuetan atzeraezinak direnak.

Bi minutu horietan, 30 haur prebenitu eta tratatu daitekeen gaixotasun baten ondorioz hiltzen dira. Baina herrialde askotan, bereziki Afrika eta Asia hegoaldean, ez dira aurrerapen horiek lortu. Amen eta haurren heriotza-tasarik altuenak dituzten75 herrialdeetatik, 25ek gutxiegiko aurrerapena lortu dute edota ez dute inolako aurrerapenik lortu amen heriotzaren murrizketari dagokionez, eta 13 herrialdek ez dute haurren heriotzaren murrizketanaurrerapenik lortu.

"Emakumeen, jaioberrien eta haur txikien bizitzak salbatzeko mundu mailan gauzatzen diren ahaleginak ez dira behar bezain azkar gauzatzen", adierazi du Mickey Chopra-k, UNICEFeko Osasun arloko Arduradunak eta Cuenta Atrás para 2015ekimenaren ko-presidenteak . "Zenbait herrialde bere arrakasta erakusten ari da baina beste askok oraindik ere arrakasta horietatik irakaspenak barneratu behar dituzte".  Heriotza-tasa altuenak dituzten 75 herrialdeetan amen eta haurren osasunean lortutako aurrerapenak, batez ere Sahara hegoaldeko Afrikan eta Asiako hegoaldean (bertanamen eta haurren heriotza guztien %95 baino gehiago gertatzen baita), Cuenta Atrás 2015 ekimenak argitaratu duen Construyendo un futuro para Mujeres y Niños txostenean aurkezten dira.

Cuenta atrás para 2015

Txostena Johns Hopkins Unibertsitateko, Aga Khan Unibertsitateko, Pelotas-eko Unibertsitateko (Brasil), Harvard Unibertsitateko, London-eko Higiene eta medikuntza tropikaleko Eskolako, UNICEFeko, Osasunaren Munduko Erakundeko, Family Care Internacional-eko eta Save the Children-eko irakasle eta profesionalen lankidetzari esker egin da. Cuenta atrás para 2015 ekimenaren idazkaritzaren buru Alianza para la Salud Materna, del Recién Nacido y el Niño erakundea da.

"Cuenta Atrás txostenak, amen eta haurren biziraupenaren inguruan funsezko galdera hauek aztertzen ditu: nork, zer, non eta zergatik (azken hau garrantzitsuena delarik)", esan du Zulfiqar Bhutta-k, Pakistan-eko Aga Khan Unibertsitateko sendagile aditua eta Cuenta Atrás erakundeko ko-presidentea denak.

Txostenak, Milurteko Garapenerako 4. eta 5. Helburuen (MGH) lorpenari dagokionez 75 herrialde kalteberenetan gauzatzen ari diren aurrerapenak ebaluatzen ditu. 2015erako lortu beharreko aurrerapenak, amen heriotza hiru laurdenetan murriztea eta bost urtetik beherako haurren heriotza bi herenetan murriztea dira (1990. urteko datuekin alderatuz).

“Erlojuaren aurkako lasterketa da”, esan zuen Bhutta sendagileak. “Erritmoak hobera egin du baina herrialdeek datorren hiru urteetan benetako aldaketa burutu beharko dute milioika jaioberri, haur eta emakumeri emandako hitza bete nahi badugu".

Cuenta Atrás txostenaren lehen datuak 2005. urtean argitaratu ziren, datu okerrenak dituzten herrialdeen aurrerapenei jarraipena emateko, ezagutzan arrailak identifikatzeko eta amen eta haurren biziraupena hobetzeko tokiko zein nazio mailako erantzukizuna sustatzeko.

Ordutik aurrera, arreta eta baliabide globalak Milurteko Garapenerako 4. eta 5. Helburuetan zentratu diraa.

Cuenta Atrás txostenaren aurkezpena, Washington-en ekainaren 14 eta 15ean ospatuko den egun biko foroa gauzatzen den aldi berean egin da; foro horretan, saihes daitezkeen kausen ondoriozko haurren heriotzaren murrizketarako estrategia diseinatuko da. Estatu Batuetako, Indiako eta Etiopiako Gobernuek, UNICEFen lankidetzarekin, Haurren biziraupenaren aldeko Ekintzarako Deialdi honetan bilduko dira; Hillary Clinton, Estatu Batuetako Estatuko Idazkaria bertaratuko da.

Uztailan, Erresuma Batuko gobernuak eta Bill eta Melinda Gates Fundazioak goi bilera izango dute, familia-plangintzari arreta handiagoa eskaini behar zaiola azpimarratzeko asmoz.

Irailan, Nazio Batuen Idazkari Nagusia den Ban Ki-moon-ek, Cada Mujer Cada Niño kanpainaren eraginaren eguneratzea ezagutzera emango du. Txostena bere osotasunean ikusteko: http://www.hoffmanpr.com/world/PMNCH/CountDown2015/