Milurteko Garapenerako Helburuak: 2015. urtea bukatu baino lehen hiru xede bete dira

Pobreziaren murrizketa, auzo marjinaletako bizi-baldintzak eta ur edangarria eskuragarri izatea, Milurteko Garapenerako Helburuekin (MGH) harremana duten hiru xede garrantzitsu bete dira 2015. urteko muga bete baino hiru urte lehenago, Milurteko Garapenerako Helburuak - 2012 txostena ikerketaren arabera.

 

Aurrerapen gehiago lortzea, garapenerako alintza globala proposatzen duen Milurteko Garapenerako 8. Helburua betetzearen araberakoa izango da. "Gaur egungo krisi ekonomikoak herrialde industrializatu gehienengan du eragina baina ezin du lorturiko aurrerapena gelditu edo leheneratu. Orain arte lorturikoaren gainean eraikitzen jarraitu behar dugu eta ezin dugu etsi Milurte Garapenerako Helburuak lortu arte", adierazi du NBEaren Idazkari Nagusia den Ban Ki-moon-ek.

aurrerapen garrantzitsuak, erronka handiak

MGH 2012. urteko Txostenak, muturreko pobrezian bizi diren pertsona kopuruak eta munduko eskualde guztietan pobrezia tasak behera egin duela adierazten du, Sahara Hegoaldeko Afrika barne, indize horiek altuagoak diren arren.

Eguneko 1,25 dolar baino gutxiagorekin bizi diren pertsonen portzentajea erdia baino gehiago murriztu zen1990. eta 2010. urte bitartean. Honek zera esan nahi du:Milurteko Garapenerako lehenengo Helburuarekin harremana duten xedeetatik lehena (muturreko pobrezia 1990. urtean zuen mailari dagokionez erdina murriztea) jadanik lortua izan dela, horien betetze-muga bukatu baino lehen 2015. urtean. 

MGH 2012. urteko Txostenak beste lorpen bat ere azpimarratzen du: 2010. urtean hobeturiko ur edangarrirako iturririk eskuragarri ez zuten pertsonen portzentajea erdira murriztea lortu izana (eraikuntza motari esker, iturri horiek ura kanpoko kutsaduratik modu egokian babesten dute, batez ere materia fekalei dagokionez). Munduan iturri hobetuak erabiltzen dituzten pertsonen portzentajea %76tik 1990. urtean %89ra pasatu da 2010. urtean; honek, 2.000 milioi pertsonak orain ur edangarriko iturri hobetuak eskuragarri dituztela esan nahi du, baitakanalizaturiko horniketa eta babesturiko ur putzuak. Honetaz gain, garapen bidean dauden eskualdeetako hiri-guneetako auzo maginaletan bizi diren pertsonen portzentajea %39tik 2000. urtean %33ra murriztu da 2012. urtean. 200 milioi pertsona baino gehiagok dute orain ur edangarriko instalazio hobetuetarako eta saneamendu zerbitzuetarako sarbidea edota gutxiago pilaturiko etxebizitza bat, iraunkorragoa dena. Lorpen hauek, etxebizitza ezegonkorretan bizi diren gutxienez 100 milioi pertsonen bizitzak modu garrantzitsuan hobetzeko xedea gainditu dute eta 2020. urterako jarritako epe-muga baino lehen lortzen da.

MGH 2012. urteko Txostenak  beste gertaera garrantzitsu bat lortu dela munduan azpimarratzen du: lehen hezkuntzan mutilen eta neskatilen artean berdintasuna lortu izana. Neskatilek aurrerapen horien onura gehien jaso dituzte. 2010. urtean, 100 mutikotik 97 neskatila zeuden matrikulaturik, 1999. urtean proportzioa 100 mutikotik 91 neskatilakoa zelarik.

Missing fitxategia.

Ikerketa honen arabera, Sahara Hegoaldeko Afrikan lehen hezkuntzako haurren eskolatze tasa 1999. urtean %56a izatetik 2010. urtean %76a izatera heldu da. Eta eskualdeko herrialde askok arrakasta izan dute eskola uztearen tasa murrizten, nahiz eta eskolara joateko adina duten haurren kopuruak gora egin duen.

2010. urte bukaeran, garapen bidean dauden eskualdeetan bizi diren 6,5 milioi pertsonek GIB/HIESaren aurkako tratamendu erretrobirala jasotzen zuten, orain arteko urteko hazkuntzarik altuena izan delarik. 2009ko abendutik, 1,4 milioi pertsonek tratamendua jasotzen zuten.

“Emaitza hauek gizakien sufrimenduan arintze garrantzitsua dakarte eta MGHen ikuspegia guztiz balioztatzen dute. Baina ezin dugu lasaitu. Etorikizunerako aurreikuspenen arabera, 2015. urtean600 milioi pertsona baino gehiagok ez dute ur edangarria eskuragarri izango munduan, 1.000 pertsona inguru eguneko 1,25 dolar baino gutxiagorekin biziko dira, ama asko erditzean edo saihes daitezkeen gaixotasunen ondorioz hilgo dira.Gosea mundu mailako erronka izaten jarraitzen dueta haur guztiek lehen hezkuntza osotu dezatela bermatzea oraindik ere funtsezko erronka da, lortu ez bada ere, beste helburuen lorpenean eragin zuzena duena", adierazi du Ban Ki-Moon-ek.

MGHen Txostenaren arabera, desberdintasunek jarraitzen dute eta horrek aurrerapenak kaltetzen ditu, aurrerapeneak ez baitira berdinak herrialdeen barnean ezta eskualdeen artean ere. Honetaz gain, MGHetatik zenbaitetan izandako lorpenak moteldu egin dira 2008-2009. urteetan bizi izandako krisi anitzen ondorioz.

Lorturiko aurrerapenek, MGHek haur askoren bizitzak aldatu dituztela argi erakusten dute, oraindik ere erronka ugari geratzen diren arren. 2015. urteko muga gero eta hurbilago dago eta egiteke dauden xede eta helburuak lortu ahal izateko, gobernuek eta nazioarteko erkidegoak, gizarte zibilak eta sektore priobatuak beraien ekarpenak areagotu behar dituzte. Txosten hau, gure ahalegin handienak nora bideratu behar ditugun jakiteko oinarri egokia da.

Txostena kontsultatu

Informazio gehigarria:

Uraren Munduko Eguna