Niger: elikadura krisiak okerrera egiten du; haurrak dira kaltetuenak

UNICEFeko Komunikazio aditua den Chris Tidey Niger-era joan zen Sahel-eko eskualdean familiek bizi duten egoera ebaluatzeko asmoz, batez ere haur eta emakumeen egoera, elikadura krisiaren areagotzearen ondorioz.

Chris Tidey-ren Post-aArreta intentsiboetako gelan ibiltzean,zentzumenarentzako gainkargak arritzen nau (toki guztietatik entzuten diren haurren oihuak, inguruan ditudan osasun arloko langileen atzera-aurrerak eta 40 graduak gainditzen dituenbero nekagarriak).

Hau Nutrizio arloko Birgaitze Intentsiborako Zentroa (CRENI) da, Niger-eko hegoekialdean dagoen Madarounfa herrixkan kokatzen dena. Bertan, desnutrizio akutu larria duten bost urtetik beherako haurrei tratamendua ematen zaie. 

Lehen ere hemen egona naiz, baina nolabit aldaketak nabaritzen ditut. Eraikinaren egitura eta osagile zein erizainen aurpegi ezagunak ezik, toki guztiz desberdina da, ia ezagutezina niretzat.

Duela hiru hilabete hemen egon nintzenean, desnutrizio akutu larriarentzako tratamendua jasotzen zuten sei haur zeuden soilik. Gaur egun, ospitaleko 28 oheak beteak daude.

Afrikako Sahel-eko eskualde osoan krisiak okerrera egin duenaren adierazlea da, bertan lehorteak, uzta txarrek eta elikagaien prezioen gorakada milioi bat haur desnutrizioaren ondorioz heriotz arriskuan utzi ditu.

Habibou ETA Aboubakar-EN HISTORIAK, DESNUTRIZIO LARRIAREKIN

Soilik 15 hilabeterekin, Habibou-k desnutrizio larria pairatzen du, malaria eta anemia ditu eta deshidratatua ere badago. Lesio ugari dituen bere gorputz hauskorrak ikaragarrizko ahalegina egin behar du arnasteko. Habibou-k 4,5 Kg. pisatzen ditu; bere adin eta altuerako haur batek gutxienez 10 Kg. pisatu beharko lituzke. Bere amak duela hiru egin ekarri zuen Nigeria-tik, jateari utzi ziola eta sukar handi zuela arduratuta. Ez dut gogoratzen noizbait hain haur gaixorik ikusi dudanik.

Gero 13 hilabete dituen Aboubakar Oumarezagutzen dut; berak, desnutrizio akutu larriarentzako, beherakoa sortzen duen infekzio batentzat eta zenbait lesiorentzako tratamendua jasotzen du. Osasun zentrora heldu zenean aurreko hilabetean, 5,3 Kg. pisatzen zituen. Egun horretatik, 0'5 Kg. irabazi ditu UNICEFek hornitzen duen esne terapeutikozko erregimenaren bitartez.

"Aboubakar gaixorik dago gure herrian jateko elikagai nahikorik ez dagoelako. Nigeria-tik hona motorrean ekartzeko 1.000 franko ordaindu behar izan nituen", dio bere Hassia bere amak. Aboubakar lau seme-alabetatik txikiena da, bi jadanik hilak daude.

DESNUTRIZIO LARRIA DUTEN KASUEN KOPURUAK GORA EGITEN DU

2012ko urtarrilean, Madarounfa herriko CRENIan 77 haur ingresatu zituzten, desnutrizio akutu larriarekin harremana duten zailtasunak tratatzeko asmoz. Martxoan, ingresaturiko haurren kopurua 177 izatera iritsi zen.

NBEaren adituen arabera, 2005, 2010 eta aurtengo lehorte jarraiek, eskualdean bizi den segurtasun ezaren hazkundearekin batera, familiak amildegiaren ertzera bultzatzen ditu. 15 milioi pertsona inguruk pairatzen dute zuzenean krisiaren eragina.

Niger-en, 5 milioi pertsona baino gehiagok elikagaien eskasiari aurre egin behar diote, herrialdeko biztanleen %35 inguruk. UNICEFek eta bere aliatuek, aurten Niger-en 394.000 haur inguruk desnutrizio akutu larriarentzako tratamendua jaso beharko dutela estimatzen dute.

KRISIA BUKATZETIK URRUTI DAGO

Krisiaren areagotzearekin, janaria eta lana bilatzeko lekualdatzera behartuak diren familien kopuruak gora egiten du.

Desnutrizio akutu larria tratatzekoElikadura terapeutikorako zentroen ahalmendasendotzen ari da UNICEF. Ur edangarria eta saneamendua eskuragarri izatea ere hedatzen ari da, gaixotasunen zabaltzea ekidite aldera. UNICEFen programek lekualdaturiko emakume eta haurrei arreta emateaz gain, oinarrizko higiene eta elikadura arloko praktikak hobetzeko osasun programak bultzatzen dituzte.

UNICEFek eta bere aliatuek nazioarteko erkidegoari dei egiten die krisi honi aurre egiteko behar diren baliabide guztiak mobilizatu ditzan eta horrela haurrentzako hondamendia eragotzi.