Niger: Mali-tik ihes egiten duten errefuxiatuak babestea
Sahel eskualdeko tarte lehor eta utz batean kokatzen den Mangaizé-ko kokalekura lekualdatu diren familientzat, ur edangarria eskuragarri izatea beraien biziraupenerako funtsezko gaia da. Mali-ko iparraldeko gatazkatik ihesean Niger-era 35.000 errefuxiatu eta aberriratu baino gehiago heldu dira.
Jadanik Sahel-en existitzen denelikadura krisia oraindik ere okerragotzen du; bertan, Burkina Faso, Txad, Mauritania, Kamerun, Mali, Niger, Nigeria eta Senegal-eko 10 milioi pertsonaarriskuan daudela estimatzen da.
Niger-en soilik, 6 milioi pertsonek baino gehiagok elikagaien eskasiari aurre egin behar diote etabost urtetik beherako 394.000 haur inguru desnutrizio larria pairatzeko arriskuan daude. Mali-tik ihes egiteko jarraitu behar izan duten bidai luzeak errefuxiaturiko haur asko ahuldurik utzi ditu eta desnutrizioaren zein gaixotasunen aurrean kalteberagoak bihurtu ditu.
Ur edangarriaren banaketarekin, UNICEF eta bere aliatuek, lekualdaturiko familiak uraren bitartez transmitizten diren gaixotasunen aurrean babesten dituzte, baita desnutrizioaren aurrean ere.
Mali-n aurreko astean gertaturiko Estatu-kolpearen eragina, eskualdeanezegonkortasuna handitzeko iturri berri bat da. Herrialdeko egoera politikoaren bilakaera nolakoa izango denaren inguruan zalantza asko daude, baita segurtasun baldintzak nolakoak izango direnaren inguruan.
Mariama: bere historia
Mariama-k bi hilabete baino gehiago daramatza kokalekuan bizitzen, bere senar eta bi seme-alabekin batera. Tillabery eskualdean dagoen Mangaizé-ra lehen aldiz iritsi zenean, iazko uzta txarren eragina gehien pairatu duten eskualdeetako batera hain zuzen ere, ura ondoko herrixketako putzuetatik atera behar zuen.
Kezka handienetariko bat uraren kalitatea da, askotan kutsatuta egoten baita. Mariama-ren seme txikiak, kanpamenduko beste haur batzuk bezalaxe, beherakoa izan zuen putzuetako ura edan ondoren. Mundu maila, beherakoa da bost urtetik beherako haurren heriotzen bigarren kausa nagusia.
Lekualdaturiko pertsonen etortzearekin, elikagaien eta ur eskaera gehitzea sortu du, baita osasuna, babesa eta saneamendu instalazioak eskuragarri izatea bezalako oinarrizko zerbitzuena ere.
UNICEF lan bereziki gogorra egiten du nutrizio arloan, jarraipena egiteko baliabideak eta tratamendurako zentroak indartuz; elikadura terapeutikorakozentroetan ur eta saneamendu instalazioen eskuragarritasuna handitzen ere dihardu.
“Desnutrizioa prebenitu ahal izateko, ur edangarria eta elikadura egokia eskuragarri edukitzea funtsezkoa dela badakigu", adierazi zuen UNICEFen Nutrizio Arduraduna den Eric Alain Ategbo-k.
Aumentar el acceso a agua potable
Sahara hegoaldeko Afrikako beste herrialde batzuetan bezala, Niger-ek ez du beteko 2015erako ur edangarria eta saneamendua eskuragarri ez duten pertsonen proportzioa erdira murriztea eskatzen duen Garapenerako Milurteko Helburua. Nahiz eta biztanleen erdiak ur iturriak hobetuak izan dituen, landako biztanleak atzera geratu dira.
UNICEFek egungo elikadura krisiari aurre egitendio baina, aldi berean, gobernuarekin eta tokiko erkidegoekinl an egiten du herrialdeko bost eskualdetan ur iturri hobetuak eta horiek mantentzeko sistema jasangarriak jartzen.
Programa hauek, erkidegoan oinarrituriko uraren kudeaketa bultzatzen dute, horren bitartez uraren kudeaketarako kontseiluetan emakumeen parte hartzea sustatzen baita. Ikuspegi hau oso eraginkorra dela argi erakutsi du, jasangarritasuna bermatzeko baita emakumeen jabekuntza bermatzeko.