Orain Ezin Gara Lokartu: EITBk bizitzak salbatzeko kanpainarekin bat egin du

Euskal Irrati Telebistak, EITBk, UNICEFekin bat egin du haurren heriotza-tasaren aurka. Orain Ezin Gara Lokartu kanpaina urriaren 27tik azaroaren 2 arte egongo da martxan telebista eta irrati guztietan. 

Haurren biziraupen indizeek gora egin dute nabarmen 1990. Urtetik; orduz geroztik, 5 urtez azpiko umeen heriotza kopurua ia erdira murriztu da: 12,7 milioitik 6,3 milioira. Hala ere, Carlos Epalza UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Presidenteak azaldu legez, “aurrerapausoak egon diren arren, ezin gara geldirik geratu egoera larri honen aurrean, 5 urtez azpiko 17.000 haur hiltzen baitira egunero txerto bat, elikadura egokia edo ur edangarria edukitzea bezalako neurri errazekin ekidin ditzakegun arrazoiengatik”.

“Arazoaren garrantziaz jabetzeko, egunero Bermeo, Hondarribia edo Laudio bezalako herriak ekidin ditzakegun arrazoiengatik desagertuko liratekeela irudikatu baino ez dugu egin behar”, azpimarratu zuen Carlos Epalzak kanpainaren aurkezpenean. Bere aldetik, Maite Iturbe EITBko zuzendariak esan zuenez, “euskal gizarteak horrela eskatzen digula ulertzen dugulako, haurren heriotzen aurka borroka egitea helburu duen kanpaina honekin bat egiten dugu. Gure aletxoa jarri, gizartea ohartarazi eta ume askoren bizitza salbatzea gure esku dagoela aldarrikatu nahi dugu”.

“Eskerrak eman nahiko genizkieke UNICEFekin elkarlanean dabiltzan enpresa, instituzio publiko zein pribatu, aliatu eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak dituen bazkide guztiei, helarazi diguten babesagatik: inoiz baino gehiago behar zaituztegu haurren heriotza-tasa mingarria murrizten elkarlanean jarrai dezagun”, eskertu zuen Carlos Epalzak. Izan ere, Fundación Eroski, Nervión Agencia de Valores, Supermercados BM, Café Fortaleza edo Sarenet bezalako enpresek dagoeneko bat egin dute Orain ezin gara lokartu kanpainarekin.

Pneumonia, sabelekoa eta malaria dira, desnutrizioarekin batera, oraindik ere haurren hilkortasunaren arrazoi nagusi. Immunizazio-kanpainek difteria, tetanos, kukutxeztul eta elgorriaren ondoriozko 2 eta 3 milioi heriotza bitartean ekiditen dituzte urtero. 2013an UNICEFek 2.790 milioi txerto banatu zituen munduko haurren herena immunizatzeko. Ekidin eta tratatu daitekezkeen arazoak dira, tratamendua berehala jasoz gero, umeen bizia salba baitaiteke. Ur edangarria izateak sabeleko gaixotasunak saihesten ditu, urtero 5 urtez azpiko 567.000 umeren heriotza eragiten dutenak.

Haurren bizirauterako borrokan laguntzen jarraitzeko, UNICEFekOrain ezin gara lokartu kanpainaren bitartez egin nahi du deialdia: haurren heriotza-tasa jasaten ari den pixkanakako murrizketa ikusita, ezin zaio Iridé (Burundin filmatu den iragarkiaren protagonista) bezalako umeen bizitzak salbatzeari utzi. “Ezin dugu utzi Iridé bazalako umeek sufritu dezaten. Haurren heriotza-tasa zero izatea lor daiteke. Ni-arenganako kultua gehiegi praktikatzen duen gizartean bizi gara, enpatia landu beharrean, eta hori da mundu hobea lortzeko aukera bakarra”, kontatu zuen África Baeta telebista aurkezleak, UNICEF Euskal Herriko BatzordekoOrain ezin gara lokartu kanpainarekin bat eginik.

1990. urtetik, bost urte bete baino lehen 223 milioi haur hil zirela kalkulatzen da, kasu gehienetan ekidin daitezkeen arrazoiengatik. Albiste pozgarria da haurren hilkortasunean aurrerapausoak azkarrago eman daitezkeela, herrialde askotako esperientziek ekidin daitezkeen umeen heriotzak modu eredugarrian murriztu daitezkeela erakusten baitute. UNICEFen hainbat ekimenetan parte hartu duen Álex Ubago artista ere kanpainaren aurkezpenean izan zen Orain ezin gara lokartu mezuarekin bat eginez.

 

ZER EGIN DEZAKEZU HAURREN HERIOTZA-TASA MURRIZTEKO?

  • Online-dohaintza egin.
  • Bidali mezua UNICEFhitzarekin 28028* zenbakira: 1,20 euro osorik UNICEFentzat. Kopuru honekin ume bat txerta daiteke gaixotasun hilgarrien aurka edo desnutrizioaren aurkako tratamendua eman ahal zaio ume bati egun batean zehar.
  • 902 31 41 31 telefono zenbakiaren bitartez egin dohaintza.

* Mezuaren 1,20 euroko zenbateko osoa Unicefentzat. Movistar, Vodafone, Orange, Yoigo eta Euskaltelen baliozkoa. Helburu komertzialik gabeko zenbakia. Unicef-en jarduna.  N.atn.clte: 902228028, sms@unicef.es. Lege-oharra eta datuen babesaren inguruko informazioa: www.unicef.es.