Pakistan: neskatoak haurren arteko ezkontzengandik babestea
Pakistan-en, Sindh probintzian, UNICEFek uholdeen ondorioz kaltetu eta lekualdatutako hamarka milaka haur eta emakumeren babesa bermatu eta laguntza ematen die.
Protective Learning and Community Emergency Services
(PLaCES) deituriko programen bitartez, UNICEFek haurrei
babesa, hezkuntza eta jolasteko aukera eskaintzen die. Gainera,
zentro horien helburuetako bat da neskatoak babestu etahaurrak direnean ezkontzera derrigortzea
ekiditea.
Orain arte, uholdeek gehien kaltetutako guneetan 258 zentro
ireki dira eta 52.000 haur eta 16.000emakumeri eman ahal izan zaie laguntza. Espazio
horiek olanazko egituren gainean eraikitzen dira aldi baterako
egonlekuetatik hurbil.
lau neskatotatik bat 18 urte bete baino lehen ezkontzen
da
4,8 milioi
pertsonek (horien erdiak haurrak) kaltetuak izan ziren Sindh
probintzian gertatutako uholdeetan. Horrez gain, etxebizitzak,
komunitateak eta egiturak (osasun-zentroak eta ikastetxeak barne)
suntsitu ziren.
Hondamendien eta krisien ondorioz, haurrak eta emakumeak
arrisku handiagoan daude, baina kausa bakarrak ez dira gaixotasunak
eta desnutrizioa, esplotazioa eta indarkeria ere kontuan izan behar
baitira. Uholdeek kaltetutako familia askotako alabekfamiliek ezkontzera derrigortzeko arriskua
dute.
Haurren arteko ezkontzak oso ohikoak dira oraindik
Pakistan-en; bertan lau neskatotatik bat 18 urte bete baino
lehen ezkontzen da. Familia askorentzat, ezkontza horiek
uholdeen ondoriozko lekualdaketak eragindako zailtasun ekonomikoei
erantzuna eta familia-zamak murrizteko modua dira.
Larrialdietarako zentroetan haur eta emakumeek haurren arteko
ezkontzen ondorioei buruz ikasteko aukera dute, amen
heriotza-tasa eta sexu bidez transmititutako
gaixotasunei buruzko (GIB/HIESa barne) arriskuen inguruko
informazio jasotzen dute.
Gazteen haurdunaldiek zailtasunak eta desnutrizioa izan
ditzakete ondorio, amengan eta haurrengan. Neska ezkonberriek
etxeko indarkeria, sexu-abusua eta trauma psikologiko larriak
pairatzeko arriskua dute.
“neskatoa baino ez nintzen ezkondu nintzenean”
Zentroetan, neskato eta emakumeek haurren arteko ezkontzen
inguruko beren esperientziak partekatzen dituzte. Bilera baten
zehar, Badin barrutian, Salma Altaf Hussein-ek bere istorioa azaldu
zuen.
“Oso gazte ezkondu nintzen. Neskatoa nintzen eta ez nekien
ezer ezkontzearen inguruan. Nik jolas egin eta ikastetxera joan
nahi nuen, baina ezin izan nuen hori egin”. “Orain guk ikasi dugu
zeintzuk diren haurren arteko ezkontzen arriskuak. Nire seme-alabak
ezkondu aurretik ikastetxera joan eta norbait izatera hel daitezen
nahi dut”, gaineratu zuen.
erditzearen eta haurra zaintzearen arriskuak
Shahida Abdul Aziz espazio horietako koordinatzailea da eta
berak zuzendu ditu 140 emakumetik gorako bilerak Mubarak Ghambir
herrian, Sindh probintzian. Haurren arteko ezkontzek
emakume askori eragin diela adierazi du.
“Adin txikikoen ezkontzen arazoa emakumezko ezkongaia neskato
bat dela da”, dio. “Haurdun gelditzen bada, pisua galdu ohi du,
elikatu gabe gelditzen da eta zailtasun asko izan ohi ditu. Kasu
askotan haurrek ere osasun-arazoak paira ditzakete”.
“Neskato bat panpinekin jolasean egon behar duenean ezkontzen
bada, nola izango da erditzeko eta haurra zaintzeko gai?”, adierazi
du Shahida-k.
haurrak babestea eta beren eskubideak sustatzea
UNICEFek, Sindh-eko Gizarte Ongizate Sailarekin batera,
haurren babeserako gaiei erantzun handiagoa ematen dihardu lanean.Haurren arteko ezkontzak ere jorratzen dira.
Gainera, erakundeak haurren babeserako ahaleginak koordinatzen
laguntzen du, baita generoan oinarritutako indarkeria murrizteko
programetan ere. Ahalegin horiei esker, komunitatea gai horien
inguruan kontzientziatzen da eta haurrak babestu eta beren
eskubideak sustatzeko gobernuaren zerbitzu eta erakundeen gaitasuna
areagotzen da.