Pneumonia eta beherakoa, haurren heriotzen kausak
UNICEFen txosten berri batek, herrialde aberatsenen eta pobreenen artean haurren biziraupenari dagokionez dagoen arraila murrizteko lanean pneumonia eta beherakoa muinean kokatzeak duen botere ikaragarria azpimarratzen du, bost urtetik beherako haurren heriotzen kausa nagusi biak baitira.
"Badakigu zer egin behar den pneumonia eta beherakoaren aurka, horiek baitira pobreenengan eragin handiena duten gaixotasunak", adierazi zuen UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k. "Esku-hartze errazak gehitzeak haurren biziraupena hobetzeko dauden oztopo nagusi biak gainditzea ahalbidetuko luke eta horrela haur bakoitzak hazteko eta aurrera egiteko aukera izango luke".
2 milioi haur urtero hiltzen dira beherakoaren eta pneumoniaren ondorioz
Pneumonia eta beherakoak, bost urtetik beherako haurren heriotzen heren bat sortzen dute gutxi gora behera munduan, edota beste modu batean esanda, urtero 2 milioi heriotza sortzen dituzte. Pneumonia eta beherakoaren ondorioz gertatzen diren heriotzen ia %90a Sahara hegoaldeko Afrikan eta Asia hegoaldean gertatzen dira,Neumonía y diarrea: lucha contra las enfermedades más mortíferas para los niños más pobres del mundo txostenaren arabera.
Bi gaixotasun hauen prebentzioa eta tratamenduasarritan gainezartzen dira eta txertoen estaldura handitzea, amagandiko edoskitzea sustatzea, eskuak xaboiarekin garbitzea sustatzea, ur edangarria eta saneamendua eskuragarriago egitea, beherakoa duten haurrei ahoz berridratatzeko gatzak banatzea eta pneumonia bakterianoa duten haurrei antibiotikoa ematea bezalako oinarrizko neurriak barneratzen dituzte.
Haurren bizitzak salbatzeko boterea ikaragarriada pneumoniaren eta beherakoaren aurkako probaturiko esku-hartze eraginkorrak gehitzen badira, gutxietsitako haurrengana heldu arte.
Txostenaren arabera, heriotza tasa handienak dituzten 75 herrialdeetan, herrialde bakoitzean bost urtetik beherako haur guztiek herrialdeko %20 aberatsenak duen estaldura jasoko balute, 2 milioi haur baino gehiago salbatu ahal izango lirateke.
esku-hartzeak gehitzeko beharra
Garapen bidean dauden herrialdeetan, pobreek bizitzak salbatzeko esku-hartzeak jasotzeko aberatsek baino aurkera gutxiago dituzte.
Pneumonia duten haurren heren bat baino gutxiagok jasotzen dituzte antibiotikoak eta beherakoa duten haurren heren batek soilik jasotzen ditu ahoz berridratatzeko gatzak.
Haur txikienak gaixotasun hauetatik babesteko modurik errazenetarikoa eta eraginkorrena amagandiko edoskitze esklusiboa da. Baina garapen bidean dauden herrialdeetan,sei hilabetetatik beherako haurren %40 baino gutxiagok edaten dute soilik amaren bularretik.
Txostenak, diru-sarrera baxuak dituzten herrialde gehienekHaemophilus influenza b motakoa (Hib)gaixotasunaren aurkako txertoa sartu dutela adierazten du. Gainera, mota honetako herrialdeek immunizazio ohiko programetanpneumokokoaren aurkako txerto konbinatuak premiaz barneratzeko beharra dute.
Berrikuntzek biziraupenaren aldeko borrokan laguntzen dute. Zink-ak eta amoxizilina pastillek, bereziki haurrentzako eginak, eta zaporedun ahoz berridratatzeko gatzak, haurrentzako atseginagoak dira. Gainera teknologia mugikorraren erabilera berriek eta SMS-ek, osasun arloko langileak urrutiko erkidegoetara zein haurrek arrisku handiagoak pairatzen dituzten beste tokietara heltzea ahalbidetzen diete.
"Berrikuntzak milioika bizitza salbatzen lagundu du, baina beste askoz gehiago salbatu ahal ditzake eta salbatuko ditu", adierazi zuen Lake-k.
UNICEFen txosten hau, ekainaren 14 eta 15ean Washington-en ospatuko den haurren biziraupenerako ekimen global garrantzitsua abian jarri baino pixkat lehenago argitaratzen da. Ekimen hori, Etiopia, India eta Estatu Batuetako gobernuek antolatu dute eta bertan gobernuetako, sektore pribatuko eta gizarte zibileko mundu mailako 700 lider eta adituk parte hartuko dute.