Ruanda: kaleetan bizi eta lan egiten duten haurren bizitzak aldatzea posible da.

Inork ez daki ziurtasunez zenbat haur bizi eta lan egiten duten Ruanda-ko kaleetan, baina estimazioen arabera, ehunka eta milaka bitartean daude. Asko hirietako kaleetan bizi dira, hiriburua den Kigali-n adibidez, bertan indarkeriari eta esplotazioari aurre egin behar diotelarik.

UNICEFen laguntza jasotzen duen Fidesco Ruanda bezalako zentroei esker, 1994ean haurrei aterpe segurua eskaintzea sorturiko erakundea, haur asko beraien etxeetara bueltatzen ari dira.

Familiak berriro batzea lortzeko, Fidesco-ko gizarte langileekkaleetan bizi diren edo poliziaren aldi baterako zentroetan dauden haurrak identifikatzen dituzte. Zentrora joatea onartzen dutenek, janaria jasotzen dute, lo egiteko leku bat dute eta eskolara bueltatzeko aukera dute. Honetaz gain, laguntza psikosoziala jasotzen dute, beraien familietan eta erkidegoetan birgizarteratzeko prozesua hasteko.

 

familiei laguntza eskaintzea berriro bateratzearen ondoren 

"Beraien familiak bilatzeko prozesua hasten dugu", esan zuen Fidesco-ko koordinatzailea den José Bitega-k. "Baina haur askok mesfidantza dute, sarritan harremana apurtu egin baita eta lagundutako bisitak egiten ditugu, zerbait gertatzen denean berme gisa ekiten dugu”, dio.

"Haurra biltzea lortzen dugunean, ez dugu soilik bere familiarekin uzten eta alde egin”, azaldu du Bitega-k. "Sarritan familiek seme-alabak modu egokian zaindu ahal izateko laguntza behar dutela ikusi dugu, ekonomikoki zein psikologikoki. Familia gehienak pobrezian bizi dira eta ezin dute janaria eta hezkuntza ordaindu. Oinarrian dauden arazoak konpondu behar ditugu haurra etxean mantentzen lagundu ahal izateko. Bestela, berriro alde egingo dute".

 

etorkizun hobea Elisa Kwizera-ntzat

13 urteko Elisa Kwizera hiru urtez kalean bizi izan da. "Etxean geratzerik ez zeukan zentzurik", esan zuen. "Ez geneukan janaririk. Eskola utzi nuen, eta ihes egin nuen".

Poliziaren aldi baterako zentroan bukatu ondoren, Fidesco-ko gizarte langile batekin topo egin zuen eta zentroko zerbitzuak onartuz irtenbide bat bilatzea erabaki zuen. Orain, Elisa bere familiarekin bueltatu da eta bere gelako ikaslerik onena da. “Orain asko ikasten dut. Horregatik gelako lehena naiz eta nire ama nitaz harro dago”.

"Pozgarria da etxera bueltatu izana. Fidesco-k 300 dolarreko  mailegua eman zidan barazki postu txiki bat jarri ahal izateko. Nire senarrak soldata txikia jasotzen du segurtasun guardia bezala, baina nire postua da orain familiaren diru sarrera nagusia eta Elisa-k geratzea erabaki izanaren arrazoia. Oso pozik nago”, kontatzen du amak.

"Honek ez du esan nahi gure arazo guztiak konpondu direnik”, esan zuen Elisa-k. "Eskolan geometriarako materialak eta koaderno gehiago erostea eskatu didate. Nondiko lortuko dut dirua? Eta eskola urruti dago. Eskolarako joan-etorrian hiru ordu ematen ditut egunero ".

 

aurre egin beharreko erronkak

UNICEFek 2006. urtetik Fidesco babesten du, laguntza tekniko eta finantzarioaren  bitartez, eta orain beste zentro batzuetara zerbitzu horiek hedatzeko lan egiten dihardu.

"Fidesco-rekin eta antzeko beste zentro batekin lan egin dugu, Elisa bezalako haurrentzako jasangarria eta eraginkorra izango denbirgizarteratze eredu bat sortzeko asmoz”, esan zuen UNICEFeko Haurren Babes arloko aditua den Maxime Germain-ek.

"Orain arte lortzeko gai izan garen emaitzak,Ruanda-ko kaleetan bizi diren haurrei arreta ematen dieten beste zentro batzuetan errepikatu ahal izatea espero dugu".

"Esperamos que los resultados que hemos sido capaces de lograr ahora se reproduzcan en todos los centros que atienden a los niños que viven en las calles de Ruanda".