Siria: indarkeriaren eragina pairatzen duten haurrak babestuz
2012ko urtarriletik, Nazio Batuek herrialdean duten bulegoaren arabera, Siria-ko gatazkak 9.000 siriarren heriotza sortu du, horietatik 500 baino gehiago haurrak izan direlarik. UNICEF eta bere aliatuak lan sakona egiten ari dira haurren osasun, nutrizio, hezkuntza eta babesaren arloko beharrei erantzuteko,Sirian bertan zein gero eta gehiago diren lekualdaturiko familiak jasotzen ari diren herrialdeetan.
Orain arte, 115.000 pertsonek laguntza humanitarioa jaso dute, horietatik 80.000 haurrak izan direlarik, eta 240.000 baino gehiagok txertaketa kanpaina batean parte hartu dute. 5.800 familiari nutrizio arloko kit-ak hornitu zaizkie, 17 eskola funtzionamenduan jarri dituzte eta 5.000 haurri laguntza psikosozialerako jarduerak eta eskola materiala eskaini zaie.
Siria-n gertaturiko indarkeriaren gorakadak 77.000 pertsona (erdia haurrak eta nerabeak izanik) lekualdatzera behartuak izatea eragin du, hala nola Jordania, Libano, Turkia eta Irak-era. UNICEFek herrialde honetan eskaintzen duen erantzuna hezkuntza, laguntza psikosoziala, higienea, ura eta saneamendu arloan kokatzen da. Helburua, haurrentzako seguruak diren guneak sortzea da, bertan haurrek jolas egin dezaten, hezkuntza jaso dezaten eta beraien familiei ere laguntza eman ahal izateko.
UNICEF-ek ondoko herrialdeetan lan egiten du siria-ko haurrei laguntzeko
Jordania-n, Hezkuntza Ministerioaren laguntzarekin, UNICEFek 7.000 haurrek eskola publikora joan ahal izatea lortu du eta 5.000 haur eta beraien familiei laguntza psikosoziala eskaini die.Libano-n, UNICEFek higiene arloko 1.467 kit banatu ditu, 5.000 hauronuradunak izan direlarik, 11 Gune Segurusortu ditu 1.000 haurren bizitzan normaltasuna lortzen laguntzeko asmoz eta irakasle zein gizarte arloko langileak prestatu ditu 400 haurrentzako antolatuko diren udako kanpamentuetan lan egiteko.Turkia-n, UNICEFek 22.000 haurri hezkuntzarako sarbidea ahalbidetu die eta Irak-en Gune Seguru bi sortu dira Domiz-eko kanpamentuan, Siria-ko 125 haurbertan daudelarik.