Siria: tokiko erkidegoek indarkeriaren ondorioz lekualdaturiko pertsonei laguntzen diete Damasko-n
Razan Rashidi-k, UNICEFeko Komunikazio Arduraduna Damasko-n (Siria), krisiari erantzuteko hiritarrak nazioarteko erakundeen ezinbesteko aliatuak nola bihurtu diren deskribatzen du. de
Razan Rashidi
Guztiontzako oso zailak diren garaiak bizi ditugu Damasko-n, bereziki haurrentzat, betiere kalteberenak baitira. Milaka pertsonek beraien etxeak utzi izan behar dituzte eta gune seguruagoetanbabesa bilatu behar izan dute, sarritaneskoletan edota meskitetan.
Asteburuan zehar, Damasko-ko eta inguruetako dozenaka eskola lekualdaturiko familiez beterik zeuden. Tokiko erkidegoetako eta Siria-ko Arabiar Ilargi Erdi Gorriko (SARC bere ingelesezko siglak) boluntarioek gau eta egun lanean dihardute pertsona horiei laguntza eskaini ahal izateko eta lan ikaragarria egiten ari dira. Lan hori, UNICEFen eta tokiko aliatuen laguntzarekin gauzatzen dute.
Hiritarrek erreskate eta laguntza taldeak sortu dituzte auzoetan, lekualdaturiko pertsonak babesteko asmoz.
siriar familiak eskola eta meskitetan babesten dira
Gazteak daude bereziki nahastuta laguntza honetan. Horietako batzuk, babeslekua behar duten pertsonak bilatzen aritzen dira, aterpe gisa erabiltzen diren eskola eta meskitetara eraman ahal izateko.
Horietako toki batean Oum Mustafa ezagutu nuen. Berak, asteazkenean bere familiarekin etxetik ihes egin ondoren, gaua parke publiko batean igaro behar izan zutela kontatu zidan. Eta zera gehitu zuen: "Hurrengo egunean, zenbait gaztek eskola batera lagundu gintuzten". "Zorionekoa naiz nire hiru alabak, nire haurtxoa eta familia nirekin daudelako".
Eskolan babesten den beste emakume bat bere 9 urteko alabari begiratzen ari da, lurrean dagoen koltxoi mehean lo baitago. "Lo egoteaz pozten naiz", esan zuen. "Badakizu, azken hiru gauetan ez dugu lorik egin; bonbardaketen eta helikopteroen zarata hain handia zen, etxe barruan zeudela zirudiela".
Zenbait pertsonek, lekualdaturiko familiak beraien etxeetan jaso dituzte. Baina eskuzabaltasun izugarri hau mantentzen zaila da, denda asko itxi egin baitituzte eta familiek ezin dute behar beste elikagai erosi; beraz, pertsona gehiago babesteko arazoak dituzte.
UNICEF-ek lekualdaturiko familiei laguntza eskaintzen die
Eskolek aurkezten dituzten baldintzak ez dira batere onak. Masaken Barzeh-en kokatzen den eskolan, 600 pertsona inguru daude eta soilik zazpi komun txiki dituzte eskuragarri. Helduberriek ahal duten guztia egiten dute eskola garbi mantentzeko baina garbitasunerako produktuak behar dituzte. Hori dela eta, UNICEFek higiene arloko kit-ak hornitzen dizkie, xanpu, eskuoihalak, xaboia eta norberaren higienerako beste zenbait artikulu.
Sarritan, haurrek ere laguntzen dute, bizi den egoera larriaren aurrean. 14 urte dituen Maya aurkitu nuen; bere familiako beste zazpi kideekin batera, etxez birritan aldatu behar izan zuten. Bere buruari, "higiene arloko aditua" deitzen dio. Boluntarioak hain harriturik utzi zituen bere ezagutzekin,eskolan Maya bere ordezkari izendatzea erabaki zutela, higiene onak duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzekoasmoz. "Haur txikienek entzun egiten didate, baina ez dakit helduek benetan entzuten didaten edo ez", dio Maya-k irrifartsu.
Beste arazo bat haurrak lanpetuta mantentzeada. Bero handiegia egiten du jolastokian lasterka ibiltzeko eta ez dago jolasteko ezer. Egoera honen aurrean, UNICEF, bere tokiko aliatuen eta Siria-ko Arabiar Ilargi Erdi Gorriaren bitartez, jolaserako kit-ak eta kirolerako kit-ak banatzen ari da eskoletan, haurrek egoera hau jasan dezaten laguntzeko.