Siriako sufrimenduari amaiera emateko deialdia

Duela hiru urte, Nazio Batuen erakundeetako goi-buruek Siriako gatazkari amaiera emateko deialdi larria proposatu zieten parte hartzaile guztiei. Siriako herria salbatzeko ahalegin denak egitea eskatu zuten. "Nahikoa da", esan zuten, "nahikoa sufrimendu eta odol jario egon da". 

Hori gertatu zen duela hiru urte.  

Orain, guda basati eta izugarri hau seigarren urtera hurbiltzen ari da. Odol jarioak jarraitzen du. Sufrimenduak okerrera egiten du. 

Hori dela eta, gaur, guk, erakunde humanitarioetako eta Nazio Batuen agentzietako buruek, ez gobernuei soilik, baizik eta zuetako bakoitzari ere, munduko biztanle, deialdia egiten dizuegu sarraski hau gelditzeko zuen ahotsak altxa ditzazuen. Alde guztiek su-eten baten aldeko akordioa lor dezaten eta bakeranzko bidea topa dezaten.  

Inoiz baino gehiago, munduak ahots publiko bateratua entzuteko beharra dauka, basatikeria hauen amaiera eskatzen duena. Guda hau eta bere eraginak denok pairatzen ditugulako.  

SIRIAKO KRISIA: 13,5 MILIOI PERTSONAK BEHAR DUTE LAGUNTZA HUMANITARIOA

Sirian bizi-baliabideak eta senideak galdu dituzten guztiengan du eragina, euren etxeetatik alde egin behar izan dutenengan, edo setio egoeran bizi direnengan. Gaur egun,13,5 pertsona inguruk dauka laguntza humanitarioaren beharra Siria barnean. Ez da estatistika soila. 13,5 milioi gizaki dira, zeinen bizitza eta etorkizunaarriskuan dauden.

Familia askorengan ere badu eragina, etorkizun hobea izateko aukera gutxirekin atzerrian babesa bilatzeko bidaia arriskutsuak hasi dituztenengan. Guda dela eta, 4,6 pertsonak alde egin dute mugakide diren herrialdeetara edo urrunago daudenetara.

Haur eta gazteen belaunaldi oso batengan du eragina: hezkuntzarik gabe eta bizi izan dituzten izuen ondorioz traumatizatuta bizi direnak, eta euren etorkizuna biolentziak markatzen duela ikusten ari direnak.

Siriatik haratago bizi diren pertsonak ere kaltetzen ditu,krisiaren oihartzunak kaleetara, bulegoetara eta euren etxeetatik gertu dauden tabernetara heltzen ari direla ikusten dituztenak. 

Eta mundu guztian dauden eta guda honek euren ongizate ekonomikoa isilean kaltetzen duela ikusten duten guztiak ere eragiten ditu. 

SIRIAKO KRISIA: SUFRIMENDUA EKIDIN AHAL DUTENAK, BEREHALA EGIN BEHAR DUTE

  • Arazoari irtenbidea emango dion akordio dilomatikoa izan arte, ekintzk honako pausu hauek izan behar dituzte; 
  • Mugarik gabeko etengabeko sarbidea erakunde humanitarioek Siria barnean dauden pertsona guztiei berehalako laguntza eta babesa eman diezaieten;  
  • Baldintzarik gabeko eta kontrolpeko su etena eta geldialdi humanitarioak zibilen artean elikagaiak banatu eta bestelako berehalako laguntza emateko, txertaketa eta osasun kanpainak antolatzeko eta haurren eskolara bueltatzea erratzeko;  
  • Azpiegitura zibilen aurkako erasoen amaiera eskola, ospitale eta ur-azpiegituren segurtasuna mantendu ahal izateko; 
  • Mugimendu askatasuna zibil guztientzat eta setioen amaiera toki guztietan. 

Ekintza praktikoak dira hauek. Borondatea izanez gero, ez dago arrazoi praktikorik berauek egitea ekidingo duena. 

Gizateria guztiaren izenean... Orain arte hainbeste sufritu duten milioika errugabeen onerako... eta euren bizitza eta etorkizuna arriskuan dutenen milioika pertsonen izenean, neurriak berehala harztean eskatzen dugu. 

Berehala.