Turismo arloarekin ekimena: UNICEFen Lagun diren Hotelak
UNICEF Espainia-k, UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimena abian jarri du. Helburua, gure herrialdean kokatzen diren turismo arloko establezimenduei haurren eskubideen babesa eta errespetua sustatzeko asmoz bezero eta langileen mobilizaziorako eta komunikaziorako plataforma bilakatu daitezela eskatzea da.
Beste herrialde batzuetan kokatzen diren konpainiek, UNICEFek eta Turismoaren Munduko Erakundeak (TME) babesten duten ECPAT kodea (haurren esplotazio sexual komertzialaren aurkakoa) sinatzeko eta Ekintza Plan bat martxan jartzeko konpromisoa hartzen dute; bertan zera eskatzen zaie turismo arloko establezimenduei: haurren esplotazio sexualaren aurkako politika korporatibo etikoa barneratzea, langileak haurren esplotazio kasuak antzemateko prestatzea eta beraien hornitzaileekin dituzten kontratuetan, biek haurren esplotazioa arbuiatzen dutela adierazten duen klausula bat sinatzea.
Sektore pribatuafuntsezko aliatua da UNICEFek haurrekin burutzen duen lanarentzat. UNICEFen Lagun diren Hotelak programa, elkarren arteko lanaren adierazlea da eta turismo arloko enpresei gizarte eragile bilakatzea ahalbidetzen die, haurren eskubideen defentsarako eta babeserako programak antolatzen laguntzen dutelako.
Turismo arduratsuaren mugimendu honetan, arloko enpresa guztiek parte har dezakete: hotel kate handiak eta txikiak, landako ostatuak eta beste enpresa batzuk.
500 eta 1.500 milioi haur bitartean indarkeriaren biktimadirela eta1,8 milioi haurrek sexu esplotazioa pairatzen dutela estimatzen da. Bidaietan haurren sexu esplotazio komertzialaren aurkako borroka da programa honetako alderdi nagusienetako bat.
haurren babesa
Haurrentzako ingurune babeslea sortzea, UNICEFek haurren babesaren arloan erabiltzen duen estrategiaren oinarri nagusia da. Honek segurtasuna esan nahi du: haurrak eskolaturik egotea, haurrak esplotatzen dituztenak zigortzen dituzten legeak daudela, gobernuek konpromisoa hartu dezatela, haurrak bizi diren erkidego eta familiekarriskuen inguruko informazio eduki dezatela eta erantzuteko ahalmena izan dezatela esan nahi du.
Ingurugiro babesle baten ezaugarri nagusiakondokoak dira: haurren babesa sustatzeko, bermatzeko eta errespetatzeko gobernuen konpromisoa; haurren babesaren inguruko gaiekiko konpromisoa eta eztabaida, komunikabideen eta gizarte zibilaren papera barne; babesaren inguruko legeen aplikazioa; haurrak babestuko dituen ingurugiroa sortzeko guraso, irakasle eta beste gizarte eragileek duten ahalmena; eta haurren babesaren inguruko gaien zaintza eta salaketa soziala.
UNICEFek haurrentzako ingurugiro segurua lortzeko lan egiten du, horretarako gobernuen eta bere nazio mailako zen nazioarteko aliatuen lankidetza duelarik, sektore pribatua eta gizarte zibila barne.
Informazio gehiagorako: