Txad: haurren bizitzak salbatzeko erantzun integrala
Khadija-ren semak, 6 hilabete dituen Nawal-ek, beherakoa eta okadak izan zituen zenbait egunez, baina berak hortzen ondorioz zela uste zuen. Azkenean, sukarra ez zitzaiola bajatzen ohartzean, Djamena-ko klinika batera eraman zuen eta desnutrizio akutu larria zuela esan zioten.
“Etxean ez dugu jateko nahikorik”, azaldu du Khadija-k. “Senarrak irabazten duenarekin ezin dugu familia osoa elikatu”.
Khadija-ren kasua, Djamena-n dagoen Notre Sane de Apostles klinikara seme-alabak eramaten dituzten ehunka amen adibidea da.
“Atzo desnutrizio larria zuten 62 kasu tratatu genituen”, azaldu du Merceline M´po Ahizpak, klinikako erizaina eta nutrizio arloan aditua denak. “Eta gaur 70 kasu baino gehiago ditugu”.
JADANIK KALTEBERAK DIREN HAURREN EGOERA OKERTZEN DUEN KRISIA
Ohiko urte batean, Txad-ek desnutrizio kronikoari dagokion tasarik altuenetakoa du mundu mailan. Eskualdeak eskasia urtaroa bizi du. UNICEFen datuen arabera, 5 urtetik beherako haurren %15,7ak jadanik desnutrizio larria pairatzen zuen 2010ean eta desnutrizio kronikoaren tasa %39koa da.
2011ko euri gabeziak egoera oraindik ere gehiago okertu zuen; honi uzta txarrak gehitzen bazaizkio, desnutrizio tasen gorakada ikaragarria ekarri du, ez soilik Txad-en baizik eta Sahel-eko eskualde guztian.
Aurten, eskasia egoera apiriletik irailera izatea espero da Txad-en, normalean ekainetik irailera bitartean izaten denean. Txad-eko gobernuak, zerealen prezioa %22tik %43ra igo dela estimatzen du, ondorioz egoera ere gehiago okertu delarik.
BEREHALAKO ERANTZUNA
“Osasunaren Munduko Erakundea-k (OME) eta bere aliatuek, desnutrizio akutu larria pairatzen duten 5 urtetik beherako haurren kasuak diagnostikatzea ahalbidetzen diguten irizpide berriak jarri dituzte, haurrak egoera kritikoetara heldu baino lehen osasun zentroetara bidaltzeko aukera dugularik", azaldu zuen Yaron Wolman sendagileak, UNICEFeko Osasun eta Nutrizio arloko Nagusiak.
UNICEFek eta bere aliatuek ez dute denbora alferrik galdu. Txad-en, UNICEFek elikadura 276 zentro baino gehiago bultzatzen ditu, eta ahalegin gehigarriak gauzatzen ari dira.
ALDERDI UGARI DITUEN ELIKADURA KRISIA, ERANTZUN INTEGRATUA
“Krisi hau faktore desberdinen batuketaren ondorioz gertatu da, faktore nagusia elikadura arloan segurtasun eza delarik”, esan zuen Roger Sodjinou-k, UNICEFek Txad-en duen Nutrizio Programaren Arduradunak. “Baina beste arrazoi batzuk ere badaude, hala nola bularreko haurrek elikadura egokia eskuragarri ez izatea edota osasun, higiene eta saneamendua eskuragarri ez izatea", adierazi zuen.
Egoera honi aurre egiteko, UNICEF eta bere aliatuek krisiari ikuspegi bateratu batetik aurre egiten diote.
“Desnutrizioaren berehalako beharrei arreta eskaintzea da gure erantzunaren oinarria eta muina", adierazi zuen Wolman-ek. "Baina gure erantzunak, osasun, ur eta saneamendu, hezkuntza, GIB/HIESa, babesaren arloko esku hartzeak eta eragin handiko esku hartzeen paketea ere barneratzen ditu, horrela desnutrizioaren eragina eta desnutrizioarekin harremana duen heriotza ere murriztuko da".
UNICEFen arabera, Txad-en bost urtetik beherako 127.000 haurrek desnutrizio larriari aurre egin beharko diote ondorengo 8 hilabeteetan. 300.000 haurrek neurrizko desnutrizioa pairatuko dute.