UNICEF Espainia, Fundación BBVAren "Territorios Solidarios" Deialdian aukeratua izan da
Territorios Solidarios sarien lehen edizioan onuradun izan diren erakundeetako bat UNICEF Espainia izan da. Sari hauek, Espainian BBVAren Ardura eta Ospe Korporatibo arloak abian jarri ditu, langileak proiektu eta erakundeen hautaketan barneratu dituelarik.
Madril-en martxoaren 20an sarien aurkezpenean zehar Espainia eta Portugalen BBVAren Ardura eta Ospe Korporatibo arloaren arduradun den Patricia Bueno-k azaltzen zuen bezala, “BBVAk 1,9 milioi euro bideratu ditu bere langileek proposatu diztuten elkartasunezko 202 proiektu horiek laguntzeko. Ekimen honen arrakasta ikusita, BBVATerritorios Solidarios sarien bigarren edizioan lanean dihardu jadanik.
'haur baztertuak: haurren bazterketa soziala sortzen duten faktoreen azterketa espainian'
UNICEF Espainiak, proiektu bat aurkezteko gonbidapena BBVAko langile baten eskutik jaso zuen,UNICEFek haurrekiko duen konpromisoa oinarri harturik.
Gonbidapenaren ondoren, urte honetan zehar garatuko dugun ikerketa baten inguruko proiektua aurkeztu zen, Osasun, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Ministerioaren laguntza jadanik jaso duena: Haur baztertuak: haurren bazterketa soziala sortzen duten faktoreen azterketa Espainian; honen helburua, Espainian haur kalteberen ongizate egoera hobetzeko ekintza proposamenak sendotzea, azterketa hobetzea eta ezagutza gehitzea da.
UNICEFi emandako ekarpena 10.000 eurotakoa izan da. Guztira, estatu mailan 202 proiektu saritu dituzte. Madril-en, aurkeztu diren 72 eskaeretatik 33 proiektu bultzatuko dituzte.
Laguntzak honela bideratu dira: minusbaliotasunen arretarako proiektuetara %38a, bazterketa arriskuan dauden giza taldeen inklusiorako proiektuetara %16a, oinarrizko beharrei arreta eskaintzeko proiektuetara %15, gaixoei eta haien familiei laguntzeko proiektuetara %14, prestakuntza eta sentsibilizazio proiektuetara %8 eta haurren arretarako proiektuetara %8 gehiago.