UNICEF Espainia-k ABC Solidario Saria lortu du

UNICEF Espainia-k ABC Solidario Saria jaso du aste honetan, Guatemala-n haurren desnutrizioaren arreta integralerako garatzen duen proiektu bategatik.

ABC Solidario Sariek, Telefónica eta Banco Santander-en laguntzarekin, VIII. edizioa ospatzen dute eta "gizarte arloko proiektuen derrigorrezko erreferentzia" bilakatu da, adierazi zuen Catalina Luca de Tena-k, ABC-ko presidentea-argitaratzailea.

Errekonozimendu hau, batez ere isilean, toki konplexuenetan eta biztanle kalteberenen zein baztertuenen ondoan mundu hobeago bat eraikitzeko borrokan ari diren eta lortzen duten pertsonen errekonozimendua da", adierazi zuen María Luisa Cancela-k, UNICEF Espainia-ko Patronatuko kideak, sarien banaketan.

Proiektuaren helburua, Guatemalako biztanleen desnutrizio kronikoaren tasa murriztea da, batez erebost urtetik beherako haurrena, eta hori prebenitzeko mekanismoak.

Osasun Publikoko Ministerioaren, GKEen eta hedabideen laguntzarekin, gehiengo indigena duten sei eskualdeetakobost urtetik beherako 300.000 haur inguru,ugaltze adinean dauden ia 400.000 emakume etahaurdun dauden 60.000 emakume izango dira onuradunak.

“Desnutrizioaren ondorioz, Guatemalako haurrakezin dira maila fisiko eta intelektualean normaltasunez garatu, eta beraiek ikasteko eta helduak direnean lan egin ahal izateko gaitasuna larriki mugatuta dago", adierazi zuen María Luisa Cancela-k.

 

Unicef-ek mende erdi baino gehiago darama lanean guatemala-n

Biztanleen erdia baino gehiago pobrezia baldintzetan bizi da, haurren kasuan %60ko tasa dagoelarik. Herrialdeak, mundu mailan haurren desnutrizio tasarik okerrenak adierazten ditu, Etiopia edota Afganistan-eko antzeko datuak izanik. Landa zein indigena guneetan, bost urtetik beherako haurren desnutrizio kronikoak %80a gainditzen du.
 
UNICEFek mende erdi baino gehiago darama Guatemala-n lanean eta gaur egun 35 langile ditu. Bere lehentasun nagusiak desnutrizio kronikoari, indarkeriari eta haurren kontra gauzaturiko delituen aurrean zigorgabetasunari aurre egitea dira.