UNICEF Espainiak eta Camilo José Cela Unibertsitateak lankidetza sustatzeko akordioa sinatzen dute
Camilo José Cela Unibertsitateak eta UNICEF Espainiak, unibertsitatearen testuinguruan boluntariotza eta gizarte sentsibilizazioaren arloan kontseilaritza, prestakuntza eta ikerketarako ekintza bateratuak sustatzeko helburua duen lankidetza akordio bat sinatu dute.
UNICEF Espainia-ko Presidentea den Consuelo Crespo eta Camilo José Cela Unibertsitateko Errektorea den Rafael Cortés Elvira izan dira hitzarmen honen sinaduraren protagonistak.
Bere parte hartzean, Consuelo Crespo-k ondokoa azpimarratu zuen: Unibertsitatea ikasleek gizarte errealitatearekin konektatu ahal izateko eta garapenerako lankidetza sustatzekotestuinguru pribilegiatua da”.
“Lankidetza ez dugu baliabide ekonomikoen, teknologikoen edo giza baliabideen bidalketa gisa soilik ikusi behar, baizik eta guztientzako aberasgarria den alde desberdinen arteko elkarrizketa gisa ulertu behar dugu, guztiok parte hartzen dugun mundu desberdin baten eraikuntza bilatzen duena”, adierazi zuen UNICEF Espainiako Presidenteak.
Bere aldetik, Camilo José Cela Unibertsitateko Errektorea den Rafael Cortés Elvira-k, gaur sinatu den hitzarmenak“lankidetza estua eta laguna” sendotzea esan nahi duela azpimarratu du. SEK erakundeak eta UNICEF Espainiak duela zenbait urtez lankidetza hori programa desberdinak sustatuz gauzatzen dute, batez ere Senegal-en.
Erakunde bi hauen arteko lankidetza lau arlotan zehaztuko da: irakaskuntzaarloan, prestakuntza kurtsoak, ikasgai zehatzak edo gaikako jardunaldiak garatuz; Ikerketa arloan, haurrekin harremana duten gaien inguruko ikerketak sustatuz; unibertsitate erkidegoaren mobilizazio arloan, ikasle zein irakasleei zuzentzen zaizkien sentsibilizazio eta hedatze jarduerak eta programa garatuz; eta boluntarioen sustapen arloan.
Instituto de Cooperación para el Desarrollo Humano (ICDH) erakundearen zuzendaria den Carmelo Angulo izango da Unibertsitateak UNICEFekin batera garatuko dituen jarduera programa kudeatuko duen pertsona.