UNICEF eta Gaztela eta Leon-go Open-a
Uztailarean 17an, asteartean, UNICEFek eta Gaztela eta Leon-go Tenis Open-eko antolatzaileek, erakunde bien artean sinaturiko hitzarmenaren ondorioz sorturiko pintura lehiaketaren emaitza izan den txapelketako kartel ofiziala aurkeztu zuten.
Lehiaketan, Garapenerako Hezkuntzako Sareratu UNICEFekin programan izena emana duten 142 ikastetxek parte hartu dute eta berta, haurrek kirol honen inguruan eta txapelketaren inguruan duten ikuspuntua adierazi dute.
Ekitaldi honetara bertaratu zirenen artean, Gaztela eta Leon-go “Villa de El Espinar” Open-eko Ohorezko Presidentea den Pedro Muñoz, Open-aren Zuzendaria den Virginia Ruano, Gaztela eta Leon-go Junta-ko Kirol arloko Zuzendari Nagusia den Alfonso Lahuerta, UNICEF Gaztela eta Leon-go Batzordeko Presidente ordea den José María Lara eta UNICEF Gaztela eta Leon-go Batzordeko Presidentea den Luís María Delgado aurkitu ditzakegu.
Pertsona ospetsu hauek guztiez gain, beraien lanak sarituak izen diren haurrek ere beraien aipamena eta tenisa praktikatzeko kirol materiala jasotzera joan ziren. Irabazlea Itzan Ortiz Benavides izan zen, Simancas-eko Los Zumacales ikastetxekoa (Valladolid). Bigarren saria Cristina Sebastián García-k lortu zuen, C. R. A. El Olmar de Olombrada-ko ikaslea (Segovia). Hirugarren saria, Lucía Silán Cardaba García-k jaso zuen, ikastetxe berdinekoak.
Ekitaldian, UNICEF Gaztela eta Leon-go Presidente ordeak, "haurrek jolaserako eta kirola praktikatzeko duten eskubia 1989ko Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean barneratua dagoela" azpimarratu zuen.