UNICEFek begi onez ikusten du atxilotutako 55 haur palestinar askatzea
UNICEFek begi onez ikusi du Israel-go gobernuak atxilotutako 55 haur palestinar askatzea, presoen elkartrukearen akordioaren baitan. UNICEFek haur horien egoerari dagokionez aurrerapausoak egingo direla espero du.
“Israel-go agintariek haur horiek askatzea begi onez ikusten dugu eta atxilotutako haurren egoerari dagokionez aurrerapauso gehiago egitea espero dugu” adierazi du Jean Gough-ek, UNICEFek Okupatutako Lurralde Palestinarretako duen ordezkari bereziak.
Askatutako 55 haurrak 14 eta 17 urte bitartekoak dira. Abenduaren 1ean, 18 urtetik beherako 161 palestinar zeuden Israel-go kartzeletan.