UNICEFek indarkeriak Siria-ko haurrengan duen eraginaren inguruko izua adierazi du
UNICEFeko Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-n adierazpenakUNICEFek, Siria-n indarkeriaren igoerak haurrengan sortzen duen eraginaren inguruko izua adierazi du.
Indarkeria geldiarazteko nazioarteko erkidegoak egin dituen deiak alde batera utzi dituzte. Gero eta haur gehiago erail eta zauritzen ari dira. Sarri askotan, zaurituek ez dute osasun arretarako sarbiderik. Asko indarkeriaren lekuko izan dira eta senitartekoen heriotza bizi izan dute.
Siria-ko familiek laguntza nola erregutzen duten entzutea eta haurren sufrimendua handitzen doala ikusteaoso kezkagarria da.
UNICEFek, edonolako indarkeria ekintza oro berehala geldiarazteko eta laguntza behar duten pertsona guztiei berehala laguntza humanitariorako sarbidea ahalbidetzea eskatzen duten deien berri eman du. Helduen artean gertatzen den indarkerian haurrek ez daukatela inolako erantzukizunik gogoratzea eskatzen diegu tartean dauden alderdi guztiei. Tragedia honetako biktimak dira soilik.